euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak, Uruguain, euskal dantza ikuskizun batez ospatu zuen bere 15. urteurrena

2010/04/23

Carmeloko Uama Antzokian, Ekin Dantzari Taldeak eta Ibai Ondoko Etxeko dantzariek elkarrekin dantzatu zuten
Carmeloko Uama Antzokian, Ekin Dantzari Taldeak eta Ibai Ondoko Etxeko dantzariek elkarrekin dantzatu zuten

PUBLIZITATEA

15 urte bete ditu aurten Ibai Ondoko Etxea Euskal Etxeak eta data berezi hau ospatzeko Buenos Airesko Euskaltzaleak eta Eusko Kultur Etxea erakundeen kultur ordezkari den Ekin Dantza Taldea gonbidatu zuen bere jaian parte hartzeko. Joan den asteburuan, ostiralez, apirilaren 17an, urteurrenaren bezperan, Uama Antzokian aurkeztu ziren dantzariak, Carmeloko dantzariekin batera. Aitor Alavaren gidaritzapean bi taldeak ibilkbide bat egin zuten euren koreografiekin Euskal Herriko dantzetatik. Dantzaldian, euskal etxe anfitrioiko kideek bideo instituzionala proiektatu eta erakundeko bi lehendakari ohiri, Julio Ariztia eta Mirta Isocori, omenaldia egin zieten. 200 bat lagun bertaratu ziren antzokira urtebetetzearen karietara antolatutako ez ohiko ikuskizunaz gozatzeko.

Carmelo, Uruguai. Ekin Dantzari Taldeko hamabi dantzari Carmelo herrira bidaiatu ziren joan den apirilaren 17an Uruguaiko erakundearen urteurrena ospatzera. Ibai Ondoko Etxeak antolatuta, gaueko bederatzietan hasi zen dantzaldia Uama antzokian; hor, Aitor Alavak zuzentzen dituen bi taldeak, Buenos Aireskoak eta Carmelokoak, bi ordu iraun zituen ikuskizuna eskaini zioten herriko publikoari.

Aitor Alavak berak eman zion hasiera ekitaldiari Aurreskua dantzatzen. Ondoren, euskal etxeko kideek erakundeko sorrera-agiria irakurri zuten eta azken hamabost urteetan egindako ekintzei buruzko bideo bat bota zuten.

Carmeloko Ibai Ondoko Etxearen urtemuga 2010 1

[Carmeloko Ibai Ondoko Etxea-ko dantzariak]

Berehala, taldeek bereganatu zuten agertokia. Zuzendariak aukeratutako lehenengo lau pieza Gipuzkoa aldekoak izan ziren: Belauntxingo (Ekin Dantzari Taldeak), Agurra (Ekin, Ibai Ondoko Etxeko dantzariekin batera), Uztai Txikiak (Ekin), eta Arku Mistoak (Carmelo). Erromerietan nagusitzen diren dantzak ikusi ahal izan ziren gero: Tafallako Jota (Ekin) eta Arin Arin (Carmelo). Adituel diote Herri guztiek dantzatu izan dutela suaren inguruan, eta hori dela munduko dantza biribilen sorrera, baita Euskal Herrian ere. Dantza biribilen artean, Baztango Zortzikoa (Ekin) eta Lapurdiko Maila Dantza (Carmelo) taularatu zituzten dantzariek. Zuberoako Makil Dantzak (Carmelo), Txulalaik (Carmelo eta Ekin), eta Esku Dantzak (Carmelo eta Ekin) ikuskizunaren amaiera iragarri zuten. Bukatzeko Carmeloko dantzari helduen taldea ere, “Udazkeneko izarrak” izenekoa, oholtzara igo eta Fandangoa dantzatu eta Kalejiran parte hartu zuen.

Carmeloko Ibai Ondoko Etxea-ko urteurrena 2010 2

[Talde guztiek osatutako kalejirak jarri zion amaiera ikuskizunari]

Rio de la Platako folkloreak ere bere lekua izan zuen jaian. Ekitaldiartean ibilbide handiko Coronel Ignacio Barrios Taldeak, Argentina eta Uruguaiko dantza tipikoak oparitu zizkion publikoari. Testu inguru honetan Julio Ariztia eta Mirta Isoco Carmeloko Euskal Etxeko lehendakari ohiei omenaldia egin zitzaien. Horretaz gain, Ekin Dantzari Taldearekin Carmelora joan zen Maria Elena Etcheverryri, Eusketxeko lehendakariari, plaka bat eman zioten Ibai Ondoko Etxekoek. Ikuskizuna bukatuta, dantzari eta instituzioetako kideak afari bat partekatu zuten euskal etxeko egoitzan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia