euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekainaren 1era arte aurkez daitezke lanak Pergaminoko EEk deituriko V. Narratiba eta Poesia Lehiaketara

2007/05/16

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea
Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea

PUBLIZITATEA

'Lagun Onak' Euskal Etxeak, Argentinako Pergamino hirian, zabalik dauzka bere Narrazio eta Poesia Lehiaketa Nazionalaren bostgarren edizioko epeak. Komunitateari irekia den lehiaketa honek gazte eta helduentzako kategoria bana antolatzen ditu. Gaia librea du eta lanak bidaltzeko epea ekainaren 1ean itxiko du. Iazko irabazleak Daniel C. Bilbao, Elida Noemí Cantarella, helduen kategorian; eta, gazteenean, Matías Ezequiel Sare eta María Belén Gracias izan ziren.
Lagun Onak Euskal Etxeak aurrera darrai bere Narrazio eta Poesia Lehiaketa Nazionalaren V. edizioarekin. Lehiaketa joan den apirilaren 9an aurkeztu zuten, lanak bidaltzeko epea ekainaren lehenera artekoa zela adieraziz. Lehiaketak erantzun ona izan du aurreko edizioetan eta antolatzaileek obren kalitateari zein kopuruari eutsiko diotela pentsatzen dute. Iazko irabazleak Daniel C. Bilbao eta Elida Noemí Cantarella izan ziren, nagusien poesia eta narrazioan, hurrenez hurren; eta Matías Ezequiel Sare eta María Belén Gracias, gazteen poesia eta narrazioan.

Parte hartu nahi dutenek gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dituzte. Lanen gehieneko luzera hiru orrialde, narrazioan, eta 50 bertso, poesian, izango da. Hiru kopia aurkeztu behar dira, ezizenez sinatuta. Pergaminoko Dr. Joaquín Menéndez liburutegian (San Martín 838) edo Euskal Etxean bertan entrega daitezke. Informazio gehiago nahi duenak 0247-436918 telefonora deitu dezake edo e-maila hona bidali.


Lotura interesgarriak

Omenaldia Pergaminon Gernikari 70. urteurrenean
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 10ean

Daniel Bilbao eta Elida Cantarella iazko edizioko txapeldun
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko irailaren 15ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia