euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eibarrek euskal futbol talde batek Txinan zabaltzen duen lehen peña ireki zuen joan den larunbatean Shanghain

2007/11/07

Peña berriko bazkideak taldearen ikurrekin argazkia ateratzen Shanghain (argazkia Z. Aldama-DV)
Peña berriko bazkideak taldearen ikurrekin argazkia ateratzen Shanghain (argazkia Z. Aldama-DV)

PUBLIZITATEA

Ez dago zertan merenge (Real Madrid) edo culé (Bartzelona) izan beharrik Txinan zeure futbol ekipo bereko zaleturik aurkitzeko. Espainiako Ligako bi talde handi horiei askoz apalagoa den Eibar Kirol Elkartea bildu zaie, eibartarrek euskal talde baten lehenengo peña sortu baitute Txinan. Kopuruz ez diete itzalik egingo galaktikoei --hogei bazkide baizik ez dira--, baina zarataka ez daukate parerik. Bekham-i argazkiak mugikorrez ateratzen dizkioten begi okerreko neskatilarik ez daukate oraindik euren baitan, baina euskaldun taldetxo honek emango du zer esanik. Shanghain bederen, Txinako hiriburu ekonomikoa den honetan egin baitzuten joan den larunbatean peñaren aurkezpen ofiziala, Aupa Eibar oihua lagun, eta bertakoen harridura begiradapean. Zigor Aldamak sinatu du kronika El Diario Vascon.
Iagoba Agirregomezkorta, presidente den heinean, harro azaldu da lehenengo harria bota izanaz. «Ez Athletic, Real Sociedad, ezta Alavés ere. Talde apalago bat, nahiz eta momentu honetan Ligako lehenengo ekipo gipuzkoarra den, izan da bide urratzaile» futbolarekin zerikusia duen orori dagokionez merkatu emankorra den Txinan. «Eibar ez da doaike talde mediatikoa, baina badu garra, eta horrek lan gogorra oztopoei gailentzea nahi du esan, eta horixe Txinan begirunez hartua den zerbait da hain zuzen». Eibartar honek zalantzarik ez du euskal talde handiek urrats horien atzetik abiatuko diren.

Ideia duela hilabete batzuk sortu zen, klubeko kontseilari-ordezkaria den Agustin Lahidalgak herrialdea bisitatu eta Eibarrek Txinan lanean ari diren euskaldunen artean daukan abegiaz ohartu zenean. Erabateko oniritzia eman zion talde berriari, tartean hiru eibartar baino ez baditu ere.

«Lorpen handia litzateke Eibar honaino ekar araztea»

Taldea sortua izan den ezkero, orain guztia dira proiektuak. Alex Arriola presidenteordeak azaltzen duenez, lorpen polita litzateke ekipoa hona ekar arazi eta herrialdean bira bat antolatzea, euskal futbola ezagut araziz Txinan». Eragozpen handiak badaude ere --«babesleak behar dira, euskaldunak zein txinatarrak»--, ideia ez da erabat zentzugabea. Joan den udan, talde txiki batek, Tafallako Peña Sport-ek, Dragoi Handiko hiri handienetako ekipo nagusiekin lagunarteko partidak jokatuz ospatu zuen Bigarren B-ra igo izana. Shanghaiko Euskal Etxeko ekipoa bera ere Txinako Hotelen Ligako irabazlearen aurka aritu izan da, irabaziz.

Peña aztertzen ari da Tailandian sukurtsala zabaltzeko posibilitatea. «Eibartarrok ikaragarriak baikara», dio Agirregomezkortak.

(2007-11-05ean El Diario Vasco-k argitara emana)


Lotura interesgarriak

Shanghaiko Euskal Etxearen webgunea
www.chinaeuskaletxea.com

Eibar Kirol Elkartea-Sociedad Deportiva Eibar
www.sdeibar.com

Eibar Kirol Elkartea-Sociedad Deportiva Eibar
Gaztelaniazko Wikipedian
Euskarazkoan

Euskaldunak Beijing eta Shanghai-n Korrika
2007ko martxoaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Cooperativas vascas de MCC, en marcha en China'
2007ko martxoaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Un caserío, lugar de reunión en Kunshan, China'
2007ko martxoaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Txinako Euskal Etxearen bigarren urtebetetzea, weba estreinatuz
2007ko otsailaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Euskal ezkontza' Txinan
2006ko maiatzaren 31ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Xabier Azkargorta, Beijing Gouan taldeko arduradun teknikoa
2006ko martxoaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Urtebete egin du Shanghaiko Euskal Etxeak
2006ko urtarrilaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

Shanghaiko Euskal Etxeak saria Ibarretxeri
2006ko urtarrilarean 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Shanghaiko Euskal Etxeak logoa estreinatu du
2005eko azaroaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Lankidetza hitzarmen euskal-txinatarra Zamudion
2005eko martxoaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

23 bazkidek Shanghaiko Euskal Etxea sortu dute
2005eko urtarrilaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia