euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehun pertsona baino gehiagok jarraitu zuten Idelfonso Esnal abokatuaren hitzaldia Argentinako Victoria herrian

2008/05/08

Idelfonso Esnal abokatua Entre Rioseko Victoria herriko euskal komunitateko kidea da
Idelfonso Esnal abokatua Entre Rioseko Victoria herriko euskal komunitateko kidea da

PUBLIZITATEA

Entre Rioseko (Argentina) euskal kolektibitateko kidea den Idelfonso Esnal abokatuak 'Hango eta hemengo euskaldunak' izenburua zuen hitzaldia eskaini zuen Victoria herrialdeko Mburucuya Kultur Etxean. Ekitaldia argentinar herriko 'Haritz' Euskal Etxeak antolatu zuen eta 'ehun ikuslek baino gehiagok' Argentinara joan behar izan zuten euskaldunei buruzko istorioekin edota hizlariaren aitonari buruzko anekdota 'oso hunkigarriekin' gozatu ahal izan zuten.
Iragan apirilaren 25ean Idelfonso Esnal abokatu eta Victoriako euskal kolektibitateko kideak eskainitako hitzaldiari buruz aditzera ematen du ohar baten bidez Fabian Zorzabal 'Haritz' Euskal Etxeko lehendakariak. Jardunaldia 20:30etan hasi zuten Mburucuya Kultur Etxean 'Hango eta hemengo euskaldunak' titulupean eta herriko esataria den Cecilia Obertik 'aretoa bete zuten ehun ikusle baino gehiagoei' hizlaria aurkeztu zien.

[Goiko irudian, herriko esataria den Cecilia Oberti, jardunaldiko hizlaria aurkeztu zuen momentuan. Bere ondoan, Idelfonso Esnal]

[Idelfonso Esnal abokatu eta hizlariaren irudia Victoriako Mburucuyako Kultur Etxean]

Protagonistak Euskal Herritik Argentinara joan behar izan zuten euskaldunei buruzko aipamen historiko laburra egin zuen bere hitzaldian eta baita Hego Amerikako lurralde horren aukeraketaren arrazoia ere. Jarraian, Idelfonso Esnalek argentinar lurraldean euskaldunek egindako jardueren laburpena egin zuen. Victoria herria, Ezpeleta euskaldunak sortutako hiria eta Arantzazu birjina patroia izendatzearen arrazoiari buruz ere aritu zen hizlaria. Hitzaldia bere aitonaren anekdota 'oso hunkigarri' batekin amaitu zuen.

[Idelfonso Esnal abokatu eta Victoriako euskal komunitateko kidearen hitzaldian parte hartu zuten ikusleen irudia]

[Ezkerretik eskuinera, Beatriz Maggio, Elbio Arce, Leonor Oviedo, Noemi Manassaldi, Zulema Urcola, Idelfonso Esnal, Gervasio Barbagelata, Fabian Zorzabal, bere alaba Constanzarekin, eta Maria Laura Encina, Zorzabalen emaztea]

Abokatuaren ekitaldian 'Haritz' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kidek parte hartu zuten ikusle moduan: Beatriz Maggio, Elbio Arce, Leonor Oviedo, Noemi Manassaldi, Zulema Urcola, Gervasio Barbagelata (Udaleko kultur koordinatzailea) eta Maria Laura Encina eta Constanza (Fabian Zorzabalen emaztea eta alaba).


Lotura interesgarriak

Victoria hiriari buruzko informazio gehiago
Wikipedian

Victoria hiriko euskal komunitateak Haritz Euskal Etxea sortu du
2007ko azaroaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Haritz Euskal Etxeak euskaldunen misterioarekin egin du debuta'
'Victoria al día' egunkariaren artikulua


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia