euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko Udako Ikastaroek aurten Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen Kanpo Harremanei buruzko modulu bat eskaintzen dute

2008/06/13

Udako Ikastaroen webgunearen portada
Udako Ikastaroen webgunearen portada

PUBLIZITATEA

Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen kanpo harremanen arloan egindako lana ezagutu nahi dutenek aukera ederra izango dute aurtengo irailean Donostian, Euskal herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan. Ikastaroak ‘K-10’ izena du eta Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde irakasleek zuzenduko dute. De Castro eta Ugaldek Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanei buruzko ikerketa ugari argitaratu dituzte. Ikastaroan izena emateko epea irekita dago.

Donostia-San Sebastián. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroek Diasporan interesa dutenentzako oso erakargarria izan daitekeen ikastaroa proposatzen dute. Ikastaroa irailean egingo da, gazteleraz, eta izenburua honakoa izango da: ‘K-10: Las estrategias de acción exterior de los gobierno no centrales: los casos de Euskadi, Catalunya y Galicia’. Aipatu gobernuen kanpo harremanek azken urteetan izan duten bilakaera aztertuko da modulu honetan. Ikastaroaren arduradunak Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde dira, EHUko irakasleak eta Nazioarteko Harremanetan adituak. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkaritzaren babesa du eta matrikularen prezioa 60 eurokoa da.

Ikastaroaren programak azaltzen duenez ‘Gobernu Ez Zentralek gero eta parte hartze handiagoa dute Nazioarteko Harremanetan, atzerrian euren burua ezagutzera emateko ekintza ugari eginez arlo politiko, ekonomiko zein kulturalean’ eta ‘hamarkada askotako eskarmentu eta esperientziaren ostean, gaur egun jauzi kualitatiboa ematen ari dira, nazioarteko ekintzak zehaztuz eta hobetuz, efikazia handiagoa lortu eta kanpo harremanetan estrategia finkatu nahian’.

Ikastaroaren helburua Euskadi, Katalunia eta Galiziako kasuak aztertzea izango da, eta hori dela eta ikastaroan parte hartuko dute gaian adituak diren unibertsiteko irakasleek eta gobernu hauetako kanpo harremanetarako arduradun politikoek.

Udako Ikastaroei buruzko informazio gehiago, hemen.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia