euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko errektore ohi Iñaki Goirizelaia Boisen da, zenbait ikastaro eta eskola emateko datozen hilabeteetan

2017/02/20

Iñaki Goirizelaiak zenbait eskola, hitzaldi eta tailer emango ditu Boisen, Estatu Batuetan datozen asteetan
Iñaki Goirizelaiak zenbait eskola, hitzaldi eta tailer emango ditu Boisen, Estatu Batuetan datozen asteetan

PUBLIZITATEA

Urtea bukatzearekin batera eman zion txanda Iñaki Goirizelaiak Nekane Balluerka EHUko errektore berriari eta iragan astean Boisera iritsi da Boise State University-ko (BSU) lehenengo Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetzeko, Etxepare Institutua tarteko. Boisen den bitartean, eskola eta hitzaldiak ditu BSUn eta euskal komunitateak antolatutako tailer eta emanaldietan hartuko du parte.

Boise, AEB. 2016ko abenduraino Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izan den Goirizelaia, eta bere agintealdiko balantzearekin batera zenbaiten begi-niniek ikasle eta akademiaren aurrean Agurra dantzatzen zuen errektore gisa gordetzen duten irudiarekin gogoratzen duten pertsona Boisen da dagoeneko eta iragan asteazkenean egin zitzaion bertan harrera ekitaldia. Irakasle bilbotarra BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedrako lehenengo titularra izango da eta zeregin horretan "Nation.Making: Education & Media" ikastaroa emango du heldu den martxoan.

Ikastaro horretan euskaldunek --estaturik gabeko nazioa-- historian zehar irautearren egin duten ahalegina aztertuko da, bereziki Franco general espainiarraren erregimenpean, Espainian. Ikastaroak Etxepare Euskal Institutuaren babesa dauka, baita BSUko Arte eta Zientzietako Fakultate eta Munduko Hizkuntzen Departamentuarena.

Goirizelaiak unibertsitate munduan zein euskal komunitate alorrean banatuko ditu ahaleginak Estatu Batuetan dagoen bitartean. Apirilean, esaterako, BSUko hitzaldi zikloan arituko da Euskal Dantza hizpide. Aldi berean, eta bertatik eskatuta, errektore ohiak bere burua eskaini du Boisen zein inguruko hiri eta estatuetan euskal dantza tailerrak emateko interesatuta egon daitezkezkeen euskal etxe eta taldeei, eta horren egitaraua ari zaizkio orain antolatzen.

-Horri buruzko informazio gehiago lortzeko, idatzi hona; Basquestudies@boisestate.edu
https://basquestudies.boisestate.edu/calendar/-Boiseko BSUko euskal agenda datozen aste eta hilabeteetarako, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia