euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko errektore Iñaki Goirizelaia bere agintealdia bukatuta Boisera abiatuko da, BSUn ikastaro batzuk ematera

2016/12/26

Iñaki Goirizelaia
Iñaki Goirizelaia

PUBLIZITATEA

2016a bukatzearekin, bere agintealdia bukatu du azken zortzi urteetan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) errektore izan den Iñaki Goirizelaiak. Azaro amaieran egin hauteskundeetan --Goirizelaia ez zen aurkezten-- bere orain arteko taldekide Nekane Balluerka hautatua izan ostean, Ingeniaritza Telematiko katedradun den 58 urteko bilbotar hau bidaia hasiko da prestatzen AEBetara joateko, Boiseko BSU unibertsitatean graduondoko irakasle arituko baita 2017an.

Donostia-San Sebastian. 2016 urtea bukatzearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko dekanotzaren lekukoa Nekane Balluerkari pasatuko dio Iñaki Goirizelaiak, kargu horretan bi agintealditan zortzi urtez aritu ondoren. Hori eginda, bi urte sabatiko hartuko omen ditu eta kanpora abiatuko da, lehenengo eta behin Esatu Batuetako Boisera, bertako Boise State University-n (BSU) graduondoko ikastaro batzuk ematera martxotik aurrera.

Ilusioz ekingo diola proiektu horri aiortu dio Deia egunkariko Idoia Alonso kazetariari honako elkarrizketan, izan ere beretzat berria den gai bat ikertu eta jorratu beharko baitu horretarako: "ze eragina izan duten Euskal Herriaren garapenean hezkuntzak, komunikabideak eta Zientzia eta Teknologia sareak sistema industrialarekin".

Hona Goirizelaia bera, bere agintealdiaren balantzea egiteko deitutako prentsaurreko bideoa (irudia EiTB):

Eta bere agintaldiaren azkeneko aste hauetan orain arteko errektoreak prentsan izan dituen agerraldi eta albiste batzuk:

-Berria (2016-12-23): Bere bi agintaldien errepasoa egin du Goirizelaiak eta finantzaketa esparru egonkorra eskatu du hezkuntza eta ikerketarako
-Argia (2016-11-24): EHUko errektoretzarako bozak gaur, kritika eta protesta artean
-El Diario Vasco (2016ko iraila): "La UPV ha estado más de una vez al borde del abismo"



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia