euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUk masterrak egingo dituzten Amerika eta Filipinetako ikasleei zuzendutako bekak eskaintzen ditu

2009/04/20

Bizkaiko EHUren kanpusa, Leioan
Bizkaiko EHUren kanpusa, Leioan
Euskal Herriko Unibertsitateak Latinamerika, Filipinak eta AEBetako ikasleen mugikortasuna sustatzeko beka deialdia ireki du. Bekak 2009-2010 ikasturteko kalitate aipudun doktoretzatara sarbidea ematen duten ikerketa masterrak egingo dituzten ikasleei zuzenduak dira. Beka bakoitzaren zenbatekoa 4.500 eurotakoa da eta eskabideak aurkezteko epea datorren maiatzaren 15ean itxiko da. Eskabideak dagokien Euskadiko ordezkaritzatan aurkeztu beharko dira, hala ere, AEBtako eskabideak Mexiko ordezkaritzan jasoko dituzte, Uruguaikoak Argentinakoan, Kolonbia eta Venezuelakoak Txilen eta Filipinetakoak Madrileko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) beka deialdia egin du Latinamerika, AEB eta Filipinetako ikasleei ikerketa masterrak egiteko laguntza eskaintzeko. Master hauek UPV-EHUaren Kalitatezko aipamena duten doktoretzarako sarbidea ematen dute eta ikerlariak prestatzen dituzte. Hori dela eta UPV-EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, beka hauekin, Argentina, Kolonbia, Txile, Filipinak, Mexiko, AEB, Uruguai eta Venezuelarekin dituen harreman kulturaletan eta hezkuntza eta zientzia arloko lankidetzan sakontzeko helburua dute.

Laguntzek urteko 4.500 eurotako zenbatekoa dute, eta gainera unibertsitateak ez die ikasle hauei masterraren prezio publikoa kobratuko. 90 edo 120 kredituko eta ikasturtea baino gehiagoko iraupeneko Masterretan izena emanda duten ikasleek epe horretarako laguntza gehigarri bat eskatu ahal izango dute eta ez zaie masterraren prezio publikoa kobratuko.

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak

Laguntza hauek eskatu nahi dituztenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

a) Herrialde hauetako nazioalitatea izan: Argentina, Kolonbia, Txile, Filipina, Mexiko, AEB, Uruguai edo Venezuela.

b) Matrikula egiteko epean Ikerketa Master hauetara sarbidea emango dien titulazioa gaindituta izatea.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 15an itxiko da. Euskadiko ordezkaritzak izango dira eskabideak jasoko dituztenak, deialdiak azaltzen duenaren arabera. AEBetako eskabideen kasuan Mexikoko ordezkaritzan hartuko dituzte, Uruguaikoak Argentinako ordezkaritzan, Kolonbia eta Venezuelakoak Txileko ordezkaritzan eta Filipinetakoak Madrileko ordezkaritzan.

Ordezkaritzen helbideak honakoak dira:

-ARGENTINA: Av. Alicia Moreau de Justo 846 3º of. 21, Ciudad Autónoma de Buenos Aires, C1107AAR, República Argentina

-TXILE: Apoquindo 3669,  Oficina 802, Las Condes (Santiago de Chile), Chile

-MADRIL: Cedaceros 10, 6º, 28014 Madrid, España

-MEXIKO: Horacio 1213, Colonia Polanco 11550 Miguel Hidalgo (México D. F.), México

Eskabideak UPV-EHUko Gradu eta Graduondoko Ikasketen Errektoreordeari zuzendu beharko zaizkio, deialdian aipatzen diren dokumentu eta imprimakiekin. Deialdiari buruzko argibide guztiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia