euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eh!trip: aukera desberdina Euskal Herriko bazterrak bere kabuz bisitatu nahi dituen Diasporako bidaiariarentzat

2019/03/15

Eh!trip logoa
Eh!trip logoa

PUBLIZITATEA

Hernani, Gipuzkoa. Eh!trip ez da ohiko turismo agentzia bat baizik eta "Euskal Herrira bidaiatu duen jendearen galderak, jakin-minak eta asmoak kontuan hartuta sortutako familia enpresa bat". Ondorioz, "eskaintzen ditugun proposamenak bidaiari bakoitzaren neurrira egindakoak dira: ateraldiak euren interes eta gustuen arabera antolatzen ditugu; egunero aukera desberdinak izaten dira, ibilbide turistiko, pertsonalizatu eta dinamikoak tartean, Euskal Herriko jaiak eta aisialdia ahaztu gabe".

Honela mintzo dena, proiektuaren arduraduna da, Patxi Ibarguren euskal argentinarra. Patxi Necocheakoa da baina Hernanin bizi da duela urte batzuk. Bere esanetan, “Euskal Herrira etortzen garen euskal sustraidunok ez gara turista sentitzen, izan ere turistak ez garelako. Guk etorri aurretik ere maite dugu herri hau, hamaika aldiz entzun ditugu geure aitona-amonen istorio eta pasadizoak, eta sekula hemen bizi izan ez bagara ere geureak ditugu hemengo folklore eta ohiturak, agian euskara ere ikasi ditugu eta milaka kilometrora izan bada ere, gure familietan edoski dugu euskaltasuna". "Horregatik ondo baino hobeto prestatzen ditugu Diasporatik datozkigun bisitariei eskaintzen dizkiegun aukerak, euren bidaiei zentzu berezia eman eta esperientzia pertsonala eta ahaztezina gerta dakien".

Eh!trip-ek norberari egokitutako ibilbideak prestatzen ditu, baina baita talde bidaiak ere. Argentinatik datozen bidaiarien kasuan, jardun handiko turismo enpresa argentinar baten eskutik. Eta beti ere, "harrera berezia egiten diegu euren sustraien bila lehen aldiz bidaiatzen diren euskal etxeetako lagunei".

Informazio gehiago, www.ehtrip.eus webgunean edo info@ehtrip.eus helbidean Facebooken, EH Trip estoy viajando por el País Vasco-n..



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia