euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako EH Sona! jaialdian jo nahi al duzu? Parte hartu Euskal Etxeak antolatu duen lehiaketan

2010/09/27

2010eko EH Sona! jaialdiaren karteleko irudia
2010eko EH Sona! jaialdiaren karteleko irudia

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak urriaren 30etik abenduaren 4a bitartean egingo du aurtengo EH Sona! euskal musika jaialdia. Datozen egunetan aurtengo talde eta kantariak nortzuk izango diren jakitera emango dute, baina bitartean badute euskaraz abesten duten musika talde gazteentzako berri onik: azaroaren 20ean jaialdian kontzertua emango duen talde bat lehiaketa bidez aukeratuko dute. Lehiaketan izena eman eta maketak aurkezteko epea urriaren 20ean itxiko da.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak aukera emango dio euskal talde gazte bati EH Sona! jaialdiaren aurtengo edizioan bere burua Bartzelonako Espai Jove La Fontana aretoan aritu eta ezagutzera emateko. Aukera baliatu nahi duenak, elkarteak antolatu duen lehiaketan izena eman eta kantak bidali baino ez du egin behar. Kontzertua azaroaren 20ean izango da.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1) Euskaraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz parte hartu ez duten talde eta bakarlari orok parte har dezake lehiaketan. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.

2) Saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona’10 jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Espai Jove La Fontana aretoan. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia, loa eta afaria (traiektoko 100 €, gehienez ere bi auto, beharrezkoak izanez gero), kontzertuaz gain.

3) Lehiaketan parte hartzeko gutxienez lau abesti bidali beharko dira.

4) Lehiaketaren egutegia hau izango da:

-Irailaren 20tik Urriaren 20ra: lehiaketara aurkezteko epea

-Azaroaren 2an: irabazlea jakinaraziko da

-Azaroaren 20an: kontzertua

5) Kontzertua gutxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa izan beharko da

6) Abestiak formatu digitalean bidali behar dira eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu lehiaketa eta kontzertuaren berri emateko

7) Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musika munduan lan egiten duten zenbait jendek osatuko dute

8) Parte hartzaileek jabetasun intelektualari buruz indarrean dagoen legediarekiko edozein lege-hauste ez dela antolatzaileen ardura baieztatuko dute

9) Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar

10) Antolakuntzak, ezinbesteko baderitzo, oinarri hauetan aldaketak egin ahalko ditu, behar bezala jakinaraziz

11) Lanak bidaltzeko helbidea:

Bartzelonako Euskal Etxea
Placeta Montcada 1-3 08003
Bartzelona

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi barcelona@euskaletxeak.org edo kulturabcn@euskaletxeak.org helbidera edo jo Euskal Etxearen webgunera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia