euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egun osoko kultur ekitaldia San Miguelgo Askatasunaren Bidea-ren eskutik, datorren larunbatean

2011/10/19

Ekintzaren afixa
Ekintzaren afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako San Miguel hirian euskal kultura zabaltzeko asmoarekin jaio zen elkarteak aurrera jarraitzen du bere helburua betetzen. Bere bigarren urte honetan, erakundeko kideek partaidetza nabaria izan dute Buenos Aires hiriburuko baita eskualdeko euskal etxeen ospakizunetan ere, tartean, Cañuelaseko Aberri Eguna, “Buenos Aires celebra” erakustaldi eta Gral. Rodriguez-eko Eusko Aterpea euskal etxearen urtemugan, batzuk aipatzearren. Orain Askatasunaren Bidea bera da ekintzaren antolatzailea eta bere arduradunek egun osoko kultur ekitaldian parte hartzera gonbidatzen dute euskal komunitatea. Hitzordua urriaren 22an da, goizeko 11etan, Bella Vistako Tren Geltoki Zaharrean.

San Miguel, Argentina. Zuri, gorri eta berdez jantziko da datorren larunbatean Bella Vistako Tren Geltoki Zaharreko kirol korridorea hori baita Askatasunaren Bidea elkarteko kideek kultur gunea muntatzeko aukera duten tokia. Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte, San Miguelgo euskaldunek bertara hurbiltzen diren lagun guztiek egingo dizkieten Euskal Herriari buruzko galdera guztiei erantzungo diete. Euskara, musika, geografia, abizenen jatorria, euskal ikurrak eta beste hainbat gairi buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute interesatuek.

Txokoan parte hartzeaz gain, Askatasunaren Bidea-ko arduradunek aire zabaleko piknika egitera ere gonbidatzen dituzte eguna kanpoan pasatu nahi dutenak. Arratsaldeko 4etan, eta korridorean bertan Buenos Aireseko Ekin Dantzari taldeko kideek ikuskizuna eskainiko diote publikoari. Elkargunearen helbidea Francia etorbidea eta Sourdeaux kalea da, Bella Vistako Tren Geltoki Zaharrean. Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi askatasunarenbidea@gmail.com-era.

Askatasunaren Bidea - egun osoko ekitaldia 2011 01

[Askatasunaren Bidea elkartearen txokora heltzeko mapa]

  



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia