euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EGA azterketa prestatzeko jokoak eta aurreko urteetako Atariko Probako testak eskuragarri daude sarean

2005/12/16

Iruñako Iturrama ikastetxeko webguneak EGA prestatzeko eskaintzen duen jokoetako bat
Iruñako Iturrama ikastetxeko webguneak EGA prestatzeko eskaintzen duen jokoetako bat

PUBLIZITATEA

Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketa prestatzea behar astuna gerta daiteke batzuetan, aditz, atzizki eta esamolde artean itota. Hori ekiditeko, edo behintzat ikasleen jarduna arintzeko, badira interneten zenbait baliabide erabilgarri eta baita dibertigarri ere. Horien adibide da Iruñeko Iturrama Ikastetxeak prestatutako webgunea, EGAren Atariko Proba edo hasierako azterketa orokorra prestatzeko 60 bat jokoez hornituta.

EGA azterketa prestateko ariketak jokoen bidez egitea agiria lortzeko ikasten ari diren askorentzako egia bihurtutako ametsa litzateke. Bada, Iruñeko Iturrama Ikastetxeak sarean jarri ditu 60 bat joko, Atariko Proba lantzeko egokiak. Ikastea ezinbeharrezkoa da noski, baina jokoen bidez errepasatzea dibertigarriagoa gerta daiteke. Hainbat ataletan sailkaturik daude: Aditzak, Atzizkiak, Hizkuntz Formak, Hiztegia, Ortografia... eta joko bakoitzak arlo zehatz bat lantzen du.

Jokoen dinamika sinplea da: pantailan labirinto antzeko ibilbidea agertzen da, eta erabiltzaileak auto bat eraman behar du irteeraraino. Bidean izarrak daude eta erabiltzailea horietako batera iristen den aldiro jokoak galdera bat egingo dio. Erantzun zuzena aukeratuz gero, puntuak jasoko ditu, eta erantzuna okerra bada puntuak galdu.

Ordenagailuan egiteko testak E-GA webgunean

Beste aukera bat Internet Euskadi Euskal Internauten Elkarteak bultzatzen duen E-GA proiektuarena da. Proiektu honen helburua EGA azterketa prestatzeko baliabide informatikoak bildu eta ariketak era digitalean egin ahal izatea da. Dagoeneko horietako batzuk eskuragarri daude E-GAren webgunean: 2004-2005 urteko Atariko Frogako testak eta entzumenezko frogako audioak.

Test hauetako bat aukeratuz gero programak azterketaren orria kargatu eta erabiltzaileak saguarekin galdera bakoitzeko erantzun egokia aukeratu beharko du. Ariketaren bukaerara heltzerakoan 'Zuzendu' botoia sakatu eta instant batean frogaren emaitza jasoko du. Dokumentu honetan bertan audio artxiboaren linka bildu dizugu, bertan klik eginda entzuteko prest. Ariketa bakoitzak ez du 100 Kb baino gehiago behar, beraz diskete batean test asko sar daitezke.

EGUNERAKETA 2018: Ikus: http://docentes.educacion.navarra.es/jreybaca/ega_jokoak


Lotura interesgarriak

Iturrama Ikastetxeko EGA jokoak
www.pnte.cfnavarra.es/iesiturr webgunean

E-GA proiektua
www.interneteuskadi.org webgunean

EGA azterketari buruzko informazioa
Eusko Jaurlaritzaren webgunean



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia