euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Edurne Esponda margolari mexikarrak euskal gastronomia margotu du bere azken lanetan

2008/12/01

'Fruituak beste azal batzuekin', erakusketako margoetako bat
'Fruituak beste azal batzuekin', erakusketako margoetako bat

PUBLIZITATEA

'Pintura al plato' da Edurne Esponda (Oaxaca, 1969) margolari euskal-mexikarraren azken erakusketaren izenburua. Bertan sortzaileak euskal gastronomiaren plater, osagai eta sentsazioak irudikatu nahi izan ditu. Eta primerako lagunak izan ditu ekimen honetan, Mexikoko euskal sukaldari onenetakoak: Bruno Oteiza, Mikel Alonso, Pedro Eguia eta José Luis Uribe. Sarean ikusmira daiteke erakusketaren katalogoa eta baita ere margoen inspirazioa izan diren platerren errezetak.

Mexiko DF, Mexiko. Sukaldea eta pintzelak batu ditu Edurne Esponda euskal-mexikarrak bere azken lanetan eta 'Pintura al plato' izeneko erakusketan ezagutzera eman ditu. Erakusketa mexikar hiriburuko Casa Lamm galerian izan da ikusgai eta orain lan batzuk sarean ikus daitezke, erakusketaren katalogoaren barruan.

Espondak txikitandik izan omen du etxeko sukaldeko fruituak eta barazkiak margotzeko ohitura, baina lan hauetan pausu bat haratago joan da. Margolariak sukaldaritza euskaldun eta mexikarraren arteko fusioa egiten duten sukaldari ezagunetarikoakak izan ditu lagun: Bruno Oteiza, Mikel Alonso, Pedro Eguia eta José Luis Uribe. Espondaren begitan, plater horiek forma geometriko eta abstraktoak hartzen dituzte, eta jaki hauek sortzen dituzten sentsazioak ekartzen dituzte gogora. 'Sukaldaritza ez da arte efimeroa', azaldu zuen egileak erakusketaren inaugurazioan, 'badira nik jan ditudan gauza batzuk sekula ahaztuko ez ditudanak, ez haien usaia, ezta zaporea ere'.

 edurne esponda 2

[Erakusketako margo batzuek ardoaren koloreak azaltzen dituzte]

"Crujiente de oveja y su lana", "Esferificaciones de remolacha", "Frutas con otras pieles", "Cacao, café y mole", "Gestalt de cacao", "Constelación cremosa", "Callo de hacha y leñador", "Cocineros a cuadro", "Servicio a la carta" eta "Magma de jitomate" dira margo hauetako batzuen izenburuak. Espondak su-gozotan egin zituen, jatetxeetako sukaldeetan sartu eta bertan egiten zutena zuzenean ikusiz. Margoak bukatuta, Espondak sukaldariei bidali zizkien bueltan, izenburua eurek jartzeko.

Edurne Esponda Oaxacan jaio zen 1969 urtean eta txikitandik izan du harremana margolaritzaren munduarekin, bere ama, Edurne Ugartechea, Oaxacako egileen arte sustatzailea zelako. Espondak moda diseinua ikasi zuen eta Oscar de la Renta diseinatzaile ezagunarentzat lan egin zuen, bere benetako bokazioa aurkitu zuen arte. Mexikoko eta Estatu Batuetako galeria garrantzitsuetan egin ditu erakusketak.

'Pintura al plato' erakusketako margoak eta errezetak,  hemen.  

Edurne Espondaren webgunea, hemen.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia