euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu du Dantzan.eus-ek

2017/12/08

Durangoko Azokak datorren igandera arte zabalduko ditu ateak Durangoko Landakon
Durangoko Azokak datorren igandera arte zabalduko ditu ateak Durangoko Landakon

Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu dute Dantzan.eus-eko lagunek, informazioa baliatu nahi duten dantzazaleen lagungarri. Gure irakurleentzat ere baliagarri izan zitekeelakoan, artikulua eta zerrenda bera hona ekarri dugu. Durangora joan behar baduzu, hementxe daukazu, erosketen gidari. Eta joaterik ez baduzu, hona seguruenik internetez edo bestela ere lortu ditzakezun izenburu eta emaitzen zerrenda.

PUBLIZITATEA

Dantzan.eus. Abenduaren 6tik 10era egiten ari da 52. Durangoko Azoka. Aurten ere dantzari lotutako hainbat produktu eskuragarri izango dira Landako erakustazokako standetan. Dantzazaleontzat interesgarriak izan daitezkeen eta 2017ko azokan topatuko ditugun zenbait lan zerrendatu ditugu.

LIBURUAK

Lantzeko eta Kroaziako Lastovo uharteko inauteriak parekatzen ditu lan honetan Urbeltzek. Bi leku, pertsonaia ezberdinak, baina ezinegon berdina erakusten dute eta kultur europarraren korronte unibertsal bera aberasten dute.

  • Zuriak eta beltzak jotakoak (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea)

Azken mendeko trikitilari eta panderojoleen argazki zaharren liburua da. Garai bateko errealitatea hobeto ulertzen laguntzen gaituzten argazki esanguratsuak biltzen dira bertan.

  • Miren Guillo Arakistain (koord.): Festak, genero-harremanak eta feminismoa (ueu)

festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Aurkezpena: abenduaren 9an, 11:30ean, Areto Nagusian.

  • Udazkeneko jolasak-Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena (Denonartean)

Udazkeneko dantzak eta jolasak jasotzen dituen ipuina. Aurkezpena abenduaren 9an, 15:30ean, Saguganbaran.

DISKOAK

  • Faborez bilduma (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea)

Pieza zaharren bilduma da: Hainbat erromeriatan plazaz plaza jotakoak baina orain arte diskoetan bildu gabeak. Trikitixa eta pandero hutsean grabatuak. Bilduma honek zazpi disko ditu.

  • Alan Griffin eta Joxan GoikoetxeaLurra, ur, haize (Aztarna)

Dantza eta erromantze zaharren moldaketak eta molde eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkezten ditu ia 25 urteko ibilbidea egin duen folk talde honek. 

  • Berriketan(Autoekoizpena)

Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.

  • Dantz'haka (ZTK Elkartea)

Dantza, kirola, kantua, antzerkia eta bideoa uztartzen dituen ikuskizuna.

  • Iñaki PalaciosLurra, Ardoa, Dantza (Baga-biga)

Txistuaren kontzeptu berritzailea eta garaikidea bilatu du Palaziok bere lehenengo lanean, munduko musiken ataleko disko bezala definitu daiteke.

BIDEOAK

  • 4 Sasuak dantza (ZTK Elkartea)

Tarbes hiriko Kontserbatorioko dantza, Arranoa laukoteak eta beste musikarien laguntzarekin egindako lana.

ALDIZKARIAK

  • Bernado Atxaga: Erlea 11 (Euskaltzaindia, Pamiela)Erlea aldizkaria 11

Erlea literatur aldizkariaren 11. zenbakian akordeoiaren eta erromerien munduaren inguruko zenbait lan jasotzen dira.

  • Dantzariak 62 (Euskal Dantzarien Biltzarra)

Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratutako aldizkarairen azken alea.

  • Txistulari 248, 246 (Euskal Herriko Txistulari Elkartea)

Txistulari aldizkariaren azken ale bikoitzean Baztango dantzen inguruan Patxi Larraldek egindako lan mamitsua dator.

 

Aurreko urteetako argitalpenak

Aurreko urteetan argitaratu diren zenbait lan interesgarri Dantzan.eus-en Online dendaren bidez ere eros daitezke. Adibidez:

 

"Morir" en la hoguera el Martes de Carnaval

Los bailes de espadas y sus símbolos. Ciénagas, insectos y "moros"

 

Jira galdua 1: Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa

Jira galdua 1: Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa

Elgoibar dantzan

Elgoibar dantzan

 

Jira Galdua 3: Aitzineko Püntiak

Jira Galdua 3: Aitzineko Püntiak

 

Apur batean soka dantza

Apur batean soka dantza

 

Atondu

Atondu

Trikitxa Metodoa

Trikitxa Metodoa

(Dantzan.eus-ek argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia