euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiako Kursaalen egiten ari den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (I)

2011/11/04

Batzarkideak Donostiako kongresuko lehenengo jardunaldian (argazkia EuskalKultura.com)
Batzarkideak Donostiako kongresuko lehenengo jardunaldian (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com Donostiako Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra jarraitzen ari da eta Kursaal jauregian jarri duen standean Diasporako euskaldunak eta euskal etxeetako ordezkariak artatzen ere. Aldi berean, wegbunean eta facebook zein twitterren bidez gure irakurleei kongresuaren berri ematen ari gara. Jarraian, lehen jardunaldietako argazki sorta bildu dugu. Asteazken goizeko saioaren kontaketarekin hasi eta hurrengo artikuluetan bilduko ditugu arratsaldeko irudiak: Lopez lehendakariaren parte hartzea inaugurazio ekitaldi ofizialean, William Douglassen aurkezpena eta euskal etxe beteranoei omenaldia.

Donostia-San Sebastián.  Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra asteazkenean, urriaren 2an, hasi zen Donostiako Kursal Jauregian, euskal etxeetako ordezkariei eta Gaztemunduko gazteei egin zitzaien harrerarekin. Ondoren Diasporarekin harremana duten Eusko Jaurlaritzako bi erakundek, Etxepare Euskal Institutuak eta HABEk, aurkezpenak egin zituzten. Euskal etxeen federazioak izan ziren hizlari hurrena: FEVA, NABO, FIVU, Venezuela eta Espainia, eta zenbait euskal etxek ere euren jarduna eta proiektuak azaldu zituzten.

batzarra donostia 1

[Kongresuko lehendabiziko hitzaldia. Kanpo Ekintzarako idazkariaren ongi-etorriaren ondoren Eusko Jaurlaritzako erakundeek aurkezpenak egin zituzten. Mahaian, ezkerretik eskubira Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Lourdes Auzmendi, Kultura sailburuordea, Guillermo Echenique, Kanpo Ekintzarako idazkaria, eta Julián Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com)]

batzarra etxepare

[Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Euskara zuzendaria, hurrenez hurren, aurkezpena egiten. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin zuten hitzaldia (argazkia EuskalKultura.com)]

Congreso Mundial Donostia 2011 foto 003

[NABOko ordezkarien hitzaldia. Izaskun Kortazar ari da hizketan irudian. Kortazar NABOko Euskara koordinatzailea da eta AEBetan eta Kanadan euskara irakaskuntzan egin diren aurrerapausoak azaldu zituen  (argazkia EuskalKultura.com)]

batzarra 2011 FEVA

[Diasporako federazioetako eta euskal etxeetako ordezkarien hitzaldien txanda heldu zen ondoren. Irudian Ricardo Mario Basterra, FEVAko lehendakaria. Argentinako federazioa handiena da eta ehundik gora elkarte biltzen ditu (horietatik 78 Eusko Jaurlaritzak ofizialki onartuak). Mahaian Guillermo Echenique, Kanpo Ekintzarako idazkaria, eta Julián Celaya, Kanpoko Euskal Gizataldeentzako zuzendariarekin batera Jaurlaritzak Latinamerikan dituen ordezkariak daude: Iñaki Martínez (Kolonbia, Venezuela eta Ertamerika), Ana Urchueguía (Txile eta Peru) eta Elvira Cortajarena (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) (argazkia EuskalKultura.com)]

Congreso Mundial Donostia 2011 foto 004

[Paraguaiko ordezkaria, Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeko presidentea, Galo Egüés (argazkia EuskalKultura.com)]

zCongreso Mundial Donostia 2011 foto 005

[Alemaniatik, Berlingo Euskal Etxeko ordezkaritza. Elkarte bezala (Gernika izenarekin) 90 hamarkadan jaio zen, baina Jaurlaritzak iaz onartu zuen ofizialki euskal etxe bezala. Irudian, Ainhoa Añorga presidentea hizlari (argazkia EuskalKultura.com)]

Congreso Mundial Donostia 2011 foto 006

[Bogotako Euskal Etxearen ordezkaria, José Vicente Katarain presidenteordea (argazkia EuskalKultura.com)]

Congreso Mundial Donostia 2011 foto 007

[Quebeceko Euskaldunak elkartearen presidentea, Adélaïde Daraspe urruñarra (argazkia EuskalKultura.com)]

batzarra 2011 BCN

[Bartzelonako Euskal Etxeko ordezkaria, Aitor Arruti (argazkia Euskalkultura.com)]

Congreso Mundial Donostia 2011 foto 010

[Peruko ordezkaria, Limako Euskal Etxeko presidenteordea, Raúl Noblecilla. Hitzaldian Euskal Etxeko presidentea zena ekarri zuen gogora, izan ere azaroaren 1ean hil baita Victor Ortuzar bilbotarra, Noblecilla bera Euskal Herrian Kongresuan zegoela (argazkia Euskalkultura.com)]

(hurrengo artikulu batean jarraitzeko)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia