euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiako Danborradaren burrunba Cordobako mendixketan hedatu zen ‘Todo el Mundo en Alta Gracia’ jaialdia tarteko

2019/02/08

Villa Mariako danbor jotzaileak 2019ko 'Todo el mundo en Alta Gracia' Jaialdian, Argentinako Alta Gracia hirian
Villa Mariako danbor jotzaileak 2019ko 'Todo el mundo en Alta Gracia' Jaialdian, Argentinako Alta Gracia hirian

PUBLIZITATEA

Alta Gracia, Argentina. Euskal musika eta dantza ikuskizuna Cordoba probintzia beretik, baina Villa Maria hiritik Alta Graciara bidaiaturiko Euzko Etxeko dantzari eta jotzaileen esku egon zen. ‘Mundu guztia Alta Gracian' (‘Todo el Mundo en Alta Gracia’) izeneko jaialdiaren lehenengo egunean euskal ordezkariek desfile eta inaugurazio ekitaldian hartu zuten parte ikurrina eskuan eta euskal arropa jantzita, beste 40 bat ordezkaritzek egin bezala, bakoitza bere bandera eta ezaugarriekin.

Kabalkada bukatu zenean, oholtza nagusira igo ziren Euskal Etxeko lagunak. Danbor-joltzaileek 'San Sebastian Martxa' –dantzariak lagun– eta 'Diana' jo zituzten; eta segidan, dantzariek 'Arin Arin' eta 'Kalejira' batekin itxi zuten ikuskizuna.

Aktibitatearen oso balantze ona egiten dute euskal partaideek. Villa Mariako Euzko Etxeak honelako gizataldeen jaialdietan –bai Villa Marian, bai probintziako eta kanpoko herri gehiagotan– parte hartzen jarraitzeko asmoa adierazi du.

Euskal partaidetzaren isla ematen duten argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia