euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporaren Eguna dela eta, literatur-argazki lehiaketa jarri du martxan Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak

2018/08/09

‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ lehiaketa
‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ lehiaketa

PUBLIZITATEA

‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ izeneko lehiaketa konbinatua –argazkiak eta idazlanak eskatzen direlako– antolatu du Viedma eta Patagones eskualdeko Aberri Etxeak irailaren 8an ospatuko den Diasporaren Egunarekin bat egiteko. Materiala bidaltzeko epea abuztuaren 31ean bukatuko da eta epaimahaiak bi irabazle eta hiru aipamen berezi hautatuko ditu.

Viedma, Argentina. “Argentinara iritsi zen euskal jatorrizko immigrante bakoitzaren historia era sakonean ezagutzeko” asmoarekin ‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’  izeneko lehiaketa jarri du martxan Aberri Etxea Euskal Etxeak. Antolatzaileek azaltzen dutenez, “lehenengoz ospatuko den Diasporaren Egunean euskal etorkinek Euskal Herria uzteko izan zituzten arrazoiak, zergatiak eta ametsak ezagutu nahi ditugu”.

Lehiaketan parte hartzeko bi gauza aurkeztu behar dira: etorkin baten edota etorkin familia baten argazki bat eta argazkia osatzen duen testu bat, edozein literatura generotakoa. Idazlanek bost orri izan ditzakete gehienez, lerroarte bikoitza utzita. Parte hartzaile bakoitzak lan bat baino ezin du aurkeztu, baldintza garrantzi batekin: saria emango den egunean bera edo bere ordezkari den norbaitek egon behar du zeremonian.

Lanak inprimatuta eraman behar dira Euskal Etxera, A4 tamainako orrian, eta izenik gabeko gutunazal itxi batean. Gutunazala eskuratzean agiri eta zenbaki bat emango zaizkio parte hartzaileari.

Lehiaketaren emaitzei dagokienez, irailaren 9an Euskal Etxean egingo den Kultura eta Sukaldaritza Topaketaren baitan jakinaraziko dira irabazleen izenak eta bertan eskuratuko zaizkie sariak. Epaimahaiak bi irabazle eta hiru aipamen aukeratuko ditu. Irabazleek liburu bana jasoko dute. Horrez gain, irabazleen eta aipamenak jasotzen dituzten lagunen lanak ikusgai ipiniko dira Euskal Etxean, eta Euskaletxeak.net eta EuskalKultura.com webgunetan eta Euskal Etxearen gizarte sareetan argitaratuko dira.

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia