euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporan ere Korrikarako giroa berotzen: Rio Cuartoko barnetegiko lagunek bideoklipa egin dute

2011/02/21

Rio Cuartoko barnetegiko lagunak Korrikarako egin duten bideokliparen irudi batean
Rio Cuartoko barnetegiko lagunak Korrikarako egin duten bideokliparen irudi batean
Korrika 17 antolatzeko lanetan ari dira jo eta su AEK euskaltegi koordinakundeko kideak, eta giroa berotu aldera, EuskalaKlip! lehiaketa antolatu dute. Hiru minutuko bideotan Korrika 17ren leloa --"Maitatu, ikasi, ari... euskalakari"-- erabiltzen duen klip ederrenari saria emango diote. Bada, hara non eta bigarren bideoa Argentinatik heldu dela: Rio Cuarton Euskara Munduan programaren barnetegia egin zuten Hegoamerikako irakasleek kamara hartu eta hauxe bidali zuten...

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Aurten Korrikaren 17. edizio honetan antolatzaileek leku berezi bat eskaini nahi izan diete munduko hainbat bazterretatik euskararen aldeko lasterketa herrikoiarekin bat egiten duten Diasporako kideei eta eurekin harremanetan jarri dira ekitaldi desberdinen antolakuntzan laguntzeko (Korrikaren materiala bidaliz). 

Ba, antza, bi urtero gertatzen den legez, Korrikaren sua Diasporako bazterretatik zabaltzen hasi da jada eta Rio Cuartoko barnetegian egon ziren euskal etxeetako euskara irakasleek harri bitxia utzi digute: EuskalaKlip lehiaketarako bideoklipa egin dute. Argentina, Uruguai, Txile eta Brasilgo euskal etxeetako irakasleak ikusiko dituzue bertan kantari, dantzari eta... korrika, noski! Rio Cuartoko kaleetan barrena antolatu zuten Korrika txiki honetan.

 

Ea beste inor animatzen den! Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

Bideoa sortzeko baldintzak:
* Bideo-klip formatua (bideo laburrena) erabiltzea.
* Bideoek gehienez 3 minutuko iraupena izatea.
* Korrika 17ren leloa, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari*, gutxienez behin erabiltzea.
* Bideoaren hasieran “kortinilla” hau txertatu: Euskalakari

Lehiaketari buruzko informazio osoa, hemen.

 



Komentarioak

  • Agurrak Txiletik !

    Aupa Argentinako Korrika ! Aupa Euskaltzaleak ! Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa KO RRI KA ! Ikurrina bai española ez ! Oso ederra zuen bideoaren korrika . besarkada hadi bat eta beti arte !

    Raimundo Riquelme Zubelzu, 2011/05/04 23:10

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia