euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskara irakasle bik, zorion mezuak helarazi dizkiete Mintzanet saria jaso duten beren ‘bidelagunei’

2018/11/29

Mintzaneteko bidelagun saridunak eta bere bidelariak (argazkiak Mintzanet)
Mintzaneteko bidelagun saridunak eta bere bidelariak (argazkiak Mintzanet)

PUBLIZITATEA

Donostia, Gipuzkoa. Mintzanet plataformak –Interneten eta musutruk euskara ikasteko Maramara Taldeak sortutako plataformak– bere sariak banatu ditu, bosgarren urtez jarraian. 2018ko edizioko sarituak honakoak izan dira: Bidelagun (bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna) onenaren saria, Ainara Maia irundarrarentzat izan da. Bidelari (euskara praktikatu nahi duen pertsona) onenaren saria, berriz, Peio Duzanek jaso du. Aipamen berezi bat ere eman du Mintzanetek, Joxe Mari Allur lazkaotarrari hain zuzen.

Begoña Tisera eta Elisabet Echegaray dira, Argentinatik, bi bidelagun sarituen bidelari, eta  bideo bana egin zieten euren laguntza eskertu eta sariengatik zoriontzeko. Biak euskara irakasle dira Argentinan, Euskara Munduan programan trebatuak.

Begoña Tisera, Ainararen bidelaria, 2013an sartu zen Euskara Munduan programan. San Nicolas hirikoa da eta bertako Euzkal Etxean ematen ditu eskolak. Kilometro batzuk ere egiten ditu euskara beste herri batzuetara eramateko. Rosarion (Unibertsitatean eta Euskal Etxean) eta San Pedroko euskal etxean ere ematen ditu eskolak.

Elisabet Echegaray, berri, Joxeren bidelaria, Azul hirikoa da eta urte pare bat gehiago daramatza programan. 2012an hasi zen irakasle trebatzen eta Azulgo Gure Txokoan ematen ditu klaseak. Bera ere aritu da beste euskal etxe batzuetan, Rauch eta Olavarriako euskal etxeetan, hain zuzen. Zorionak, irakasleei eta euren bidelagunei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia