euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskaldunak ere partaide gaur Bilboko Arriagan egingo den %100 Basque-ren irakurraldi jarraituan

2017/06/08

Irakurraldiaren aurkezpena, Itxaro Borda ere tartean (arg. Bilbao.eus)
Irakurraldiaren aurkezpena, Itxaro Borda ere tartean (arg. Bilbao.eus)

PUBLIZITATEA

Gaur egun osoan Bilboko Arriaga Antzokitik egingo den Klasikoen Irakurketa Jarraituak Itxaro Borda baxenabartarraren %100 Basque eleberria hautatu du ehundaka jendeek zatika eta atalka ozen irakurri beharreko testu gisa. Aurtengoarekin hamargarren ediziora iritsi den ekimen honetatik makina bat euskal herritar pasatuko da fisikoki Arriagatik bere zatia irakurtzera. Urtero legez, baina, Diasporako euskaldunak ere partaide izango dira pantailen bidez, munduko 34 euskal etxe eta lekuetatik irakurle.

Bilbo, Bizkaia. Emakumea, heterodoxoa, Iparraldekoa, eta bere literaturarekin moldeak hautsi zituena, honelaxeko egile baten lana hautatu dute aurten Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiko antolatzaileek hamaikatxo euskal gizon-emakume, zahar eta gazte, euskaldunzahar/berri, bertan jaiotako/kanpoan, langile/enpresari eta beste hamaika lanbide, jarrera, pentsamolde eta izaerako jendeek irakurtzeko.

Goizeko zortzietatik hasita hamabi bat ordu hartuko dituen irakurraldiak 400 bat pertsonaren partaidetza bilduko du, tartean rakundeetako ordezkariak, hala nola konparazio Bilboko alkatea, Jaurlaritzako lehendakaria, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia... baita ere mundu ekonomikoko ordezkariak... eskola eta unibertsitate mundukoak, kirolariak, literatura eta kirol esparrukoak... euskal gizarte osoa ordezkatzen duten jendeak, euskararekin konprometituta.

(gu saiatu gara, baina emaitza gazi-gozoz, ia zuk zorte hobea daukazun)

Horien artean aipa daitezke munduko hainbat bazter hautatuetatik parte hartuko duten euskaldunak, munduan euskara irakasten den hainbat euskal etxe eta unibertsitate batzuetakoak. Urtero legez, ezin zuen huts egin partaidetza honek, handia baita Diasporak alor honetan ere euskal kulturari eta zehatzago euskarari dedikatzen dion ahalegina.

Hona gaur egunean zehar parte hartuko duten Diasporako euskal erakundeen zerrenda:

  • Centre Cultural Euskal Etxea (Bartzelona)
  • Bruselako Euskal Etxea (Brusela)
  • London Basque Society (Londres)
  • Tokyoko Euskal Etxea (Tokio)
  • Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein E.V . (Berlin)
  • Euskaltzaleok (Valentzia)
  • Washington Euskal Etxea (Washington DC)
  • Eusko Etxea of New York (New York)
  • Centro Vasco “Gure Txoko” (Valladolid)
  • Lagunt eta Maita (Paue)
  • Pariseko Eskual Etxea (Paris)
  • Euzko Etxea-Casa Vasca (Txileko Santiago)
  • Asociación Vasco Navarra de la Beneficencia de La Habana (Habana)
  • F.I.V.U – Federación de Instituciones Vascas de Uruguay (Montevideo)
  • Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak (Caldas, Kolonbia)
  • Centro Vasco Navarro Laurak Bat (Valentzia)
  • Zaragozako Euskal Etxea (Zaragoza)
  • Euskal Etxea - Hogar Vasco (Madril)
  • Euskal Etxea ‘Artea’  (Palma de Mallorca)
  • Colectividad Vasca de Chile (Txileko Santiago)
  • Eusko Brasildar Etxea – Casa Vasco Brasileira (São Paulo)
  • Colegio Euskal Echea (Buenos Aires)
  • Gure Txoko Basque Club (Sydney)
  • Eskualdunen Biltzarra - Bordaleko Euskal Etxea (Bordele)
  • Associazione Culturale Euskara (Erroma)
  • Eusko Etxea - Casa Vasca de Valparaiso (Valparaiso, Txile)
  • Zelaiko Euskal Etxea (Santa Rosa, La Pampa, Argentina)
  • Universität Leipzig (Leipzig, Alemania)
  • Gure Euskal Etxea- Basque Cultural Center (San Frantzisko)
  • Iparreko Ibarra Basque Club (Rocklin, Kalifornia)
  • Euskal Etxea (Lima)
  • Eusko Alkartasuna (São Paulo)
  • Centro Laurak Bat (Buenos Aires)
  • Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria (Montevideo)
  • Centro Vasco Euskal Etxea de México (Mexiko Hiria)
  • Euskaldunak Association des Basques du Quebec (Montreal)

Ekitaldia iluntzean bukatuko da erromeria batekin Arriagako Plazan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia