euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskal etxeek mota askotako kultur ekitaldiekin ospatuko dute San Inazio Eguna

2017/07/24

2016ko Buenos Aireseko Laurak Bateko San Inazio eguneko ospakizuna (argazkia EE)
2016ko Buenos Aireseko Laurak Bateko San Inazio eguneko ospakizuna (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Uztailaren 31an ospatzen da Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna. Argentinako euskal etxeetan bere alde egingo diren omenaldiak, berriz, 31an bertan ez ezik, abuztuan zehar joango dira burutzen. Proposamenak ugariak dira, tartean festak, bazkariak, mezak eta kultur ekintzak. Helburua, berriz, bat baino ez da: Euskal Herritik Argentinara etorri ziren milaka immigranteek ekarritako ohiturei jarraipena ematea.

Buenos Aires, Argentina. Prest dago mundu osoko euskal komunitatea Loiolako San Inazio edo Iñaki Deunaren eguna ospatzeko. Argentinako euskal elkarteen kasuan, tradizio handia du ospakizunak. Euskal etxe batzuetan benetako euskal jaiak antolatzen dira, janari tipiko eta erromeria barne. Beste batzuetan, berriz, apalagoa da proposamena eta elizkizunetan ekartzen da gogora santuaren eguna.

EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, gure erredakziora iritsi diren hitzorduak. Zure euskal etxekoa ez badago, jarri harremanetan gurekin helbide honetara sartua ahal izateko.

Arrecifes, Euskaldunak Denak Bat (Lamadrid 236)
-Abuztuaren 6an, igandea, San Inazio bazkaria

Buenos Aires, Laurak Bat (Belgrano 1144):
-Uztailaren 31an, astelehena, San Inazio eta ‘140. Urteurreneko’ meza Laurak Bateko hildakoen omenez
-Abuztuaren 4an, ostirala, iluntzeko 8etan, Camerata Denak Bat-en kontzertua, Euskal Etxeko Basaldua Aretoan
-Abuztuaren 5ean, larunbata, arratsaldeko 7:30etan, Lagun Onak Abesbatzaren kontzertua, Basaldua Aretoan
-Abuztuaren 6an, igandea, eguerdiko ordu 1ean, bazkaria eta euskal dantzak Basaldua Aretoan.

Cañuelas, Denak Bat (del Carmen 446)
-Uztailaren 31an, astelehena, San Inazio meza Nuestra Señora del Carmen Parrokian
-Abuztuaren 20an, igandea, bazkaria Euskal Etxeko egoitzan. Euskal dantzak eta abesbatzaren emanaldia. Arratsaldean, Umearen Eguneko ospakizuna.

Comodoro Rivadavia, Euskal Echea (Alsina 446)
-Uztailaren 31an, astelehena, arratsaldeko 7etan, San Inazio meza Comodoro Rivadaviako Katedralean. Horren ostean, ohorezko brindisa Euskal Etxeko egoitzan.

La Plata, Euzko Etxea (14 eta 58 kaleetako iskinean)
-Abuztuaren 26an, larunbata, San Inazio Afaria euskal etxeko egoitzan.

Necochea, Euzko Etxea (58 eta 65kaleetako iskinean)
-Uztailaren 29an, larunbata: gaueko 10etan, San Inazio eguneko afaria
-Uztailaren 31an, astelehena: 7etan, “Iratzartze Alaia” (Alegre Despertar); 10etan, agurra agintariei; 11etan, lore eskaintza Mariano Necochea generalaren eta Angel Murga-ren omenez; 12etan, omenaldia Gernikako Arbolaren kimuaren oinarrian; 12:15etan, Euskal Etxeko kide hildakoen eta Loiolako Iñaki Deunaren aldeko otoitza Maria del Carmen Parrokian. 12:30etan, txikiteoa euskal etxeko egoitzan.

Neuquen, Comahueko Euskal Etxea
-Uztailaren 29an, larunbata, arratsaldeko 19etatik 21etara, San Inazio ospakizuna ‘Mi casa es tu casa’ (Nire etxea zure etxea da) delako kultur ekitaldiaren baitan. Comahueko Euskal Etxearen eskutik Euskal Herriaren kulturari buruzko informazioa zabalduko zaie bildutakoei, herri kirolak, musika, dantza, hizkuntza eta sukaldaritzarekin lotuta. Pintxoak eta edariak ere eskainiko zaizkie gonbidatuei.

Hitzordua Neuquen probintziako Kultur Idazkaritzan izango da, Vuelta de Obligado kaleko 50. zenbakian, sarrera doan (aretoa bete arte).

Roldan, Euskel Biotza
-Abuztuaren 20an, igandea, Meza herriko Parrokian, plaza dantzak eta San Inazio bazkaria parrokiaren polikiroldegian. Bazkalostean, dantza emanaldia euskal etxe gonbidatuekin, soka-tira eta erromeria.

Saladillo, Itxaropen
-Uztailaren 30an, igandea, Euskal Etxearen urteurren jaia eta San Ignazioren irudiaren tronuratzea.

Tandil, Gure Etxea
-
Abuztuaren 26a, larunbata, Euskal Dantza Tailerra, Aitor Alavaren ardurapean; San Inazio afaria eskualdeko euskal etxeak lagun

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia