euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora eta migrazioa: "EH: migrazio handien lurraldea" proiektua hasi da eskoletan, saio pilotu batekin Oñatin

2018/06/12

Oñatiko ikastaroko irudia (arg. Irekia)
Oñatiko ikastaroko irudia (arg. Irekia)

PUBLIZITATEA

"Euskal Herria: migrazio handien lurraldea" izeneko proiektua abiatu da joan den asteko asteartean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritzaren eskutik. Lehenengo saioa Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean egin da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen artean. Irekiaren bidez eskuratu dugun erreferentzia da honakoa.

Vitoria-Gasteiz. Bi orduko saio horretan euskal diaspora historikoaren eta egungo migrazioen nondik norako nagusiak jorratu ziren, ikasleen eta euren arbasoen bizipenak partekatuz, azalpen teorikoa emanez, ordenagailurako jokoak erabiliz eta gogoeta eginez.

Proiektuaren helburu nagusia da gazteei erakustea migrazioak betidanik izan direla, herrialde guztiek bizi izan dituztela biztanleen sarrera eta irteerak, eta mugimendu horiek hainbat arrazoik eragiten dituztela. Zehatzagoak izanda, euskal diasporaren inguruko ezagutza orokor bat izatera iritsi nahi da. Hurrengo saioa Gasteizko Olabide Ikastolan izango da ekainaren amaieran.

Saioa ondorengo gai zerrendan oinarrituta dago, testu labur eta esanguratsuak eta argazki asko erakutsita:

1. EUSKAL DIASPORA 
1.1. ZER DA DIASPORA?
1.2. EUSKAL DIASPORAREN EZAUGARRIAK
1.3. NON DAGO KOKATUTA EUSKAL DIASPORA?

2. MIGRAZIOAK
2.1. EUSKALDUNAK KANPORA
2.2. ESPAINIATIK EUSKAL HERRIRA
2.3. EGUN EUSKAL HERRIRA DATORREN MIGRAZIOA 
2.4. ORAINGO EUSKAL GAZTEEN EMIGRAZIOA

3. EUSKAL MIGRAZIOEN HISTORIA 
3.1. KRONOLOGIA
3.1.1. XV. mendea: balearen arrantza komertziala
3.1.2. XVI-XVIII. mendeak: migrazio koloniala eta inperiala
3.1.3. XIX-XX mendeak: migrazio masiboa
3.2. EMIGRATZEKO ARRAZOIAK
3.2.1. Politikoak
3.2.2. Ekonomikoak 
3.2.3. Abeltzaintza aukera handiagoak Amerikan
3.2.4. Herrialdeko immigrazio politika erakargarriak
3.2.5. Imajinario kolektiboa
3.3. EUSKAL IMMIGRAZIOAREN PARADOXA

4. BAZTERKETA- EDO DISKRIMINAZIO-PERTZEPZIOA

5. GAUR EGUNGO MIGRAZIOA-GLOBALIZAZIOA

6. KANPOAN DEN EUSKAL KOMUNITATEA
6.1. ZER DIRA EUSKAL ETXEAK? IKUSPEGI OROKOR BAT
6.2. NON KOKATZEN DIRA? 
6.3. NOLA SORTU ZIREN?
6.4. 8/1994 LEGEA
6.5. Legeak egiten duen Euskal Etxeen definizioa
6.6. HARREMANAK
6.7. GOGOETA OROKOR BAT
6.8. EUSKAL JATORRIKO BIZTANLEAK MUNDUAN

7. EUSKAL IDENTITATEA 
7.1. DIASPORAK EMANDAKO DEFINIZIO TEORIKOAK
7.2. HIRUGARREN BELAUNALDIAREN FENOMENOA 
7.3. NORTASUNAREN ERAIKUNTZA GAUR EGUN



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia