euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora ardatz duen Urazandi bildumako bi izenburu berri kaleratu dira, New Yorkeko eta Madrilgo euskaldunez

2018/05/25

Koldo San Sebastián, Marian Elorza, Gorka Alvarez eta Estíbaliz Ruiz de Azúa
Koldo San Sebastián, Marian Elorza, Gorka Alvarez eta Estíbaliz Ruiz de Azúa

PUBLIZITATEA

Hauek dira bi liburukien izenburuak: "Newyorktarrak, orígen de la Comunidad Vasca de Nueva York 1880-1955" --Anna M. Aguirre euskal-newyorktarra eta Koldo San Sebastian kazetaria egile-- eta "La Congregación de San Ignacio: El asociacionismo vasco en Madrid en el umbral del siglo XX" --Estíbaliz Ruiz de Azua y Martínez de Ezquerecocha historialaria egile--, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 30. eta 31. zenbakiak. Biak daude dagoeneko eskuragarri interneten Euskadi.eus atarian.

Vitoria-Gasteiz. Bi liburukien plazaratzea joan den asteazkenen iragarri zen Lehendakaritzaren egoitzan egindako ekitaldi batean, Koldo San Sebastián eta Estíbaliz Ruiz de Azúa egileak partaide, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarekin batera.

Ondoren, arratsaldean, liburu horietako lehena, "Newyorktarrak, orígen de la Comunidad Vasca de Nueva York 1880-1955" (Newyorktarrak, New Yorkeko euskal komunitatearen jatorria 1880-1955), aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoan, Bilbon, ekitaldi berean Ruiz de Azuaren "La Congregación de San Ignacio: El asociacionismo vasco en Madrid en el umbral del siglo XX" (San Inazio Kongregazioa, euskal asoziazionismoa Madrilen 20. mende atarian) argitalpe narenberri ere eman zelarik, azken hau berez Madrilgo Euskal Etxean ekainaren 7an, osteguna, aurkeztuko bada ere.

Urazandi bildumak orain arte argitara emandako 31 liburukiak --aipatu biak barne-- hemen irakurri edo jaitsi daitezke osorik eta kitorik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia