euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deustuko Unibertsitateko liburutegi berriko hainbat eduki internet bidez daude eskuragarri

2009/02/04

Deustuko Unibertsitatea gauez
Deustuko Unibertsitatea gauez

PUBLIZITATEA

Deustuko Unibertsitateak 'Euskal Herriko liburutegirik handiena' du joan den astearteaz geroztik, Rafael Moneo arkitektuak diseinatu duen eraikin berriaren inaugurazioan ikastetxeko arduradunek azaldu zutenez. Eraikin berrian 'ia milioi bat ale, irakurgelatan 1000 eserleku, datu base digitalak eta on line zerbitzuak' daude, besteak beste. Inaugurazio ekitaldian Ibarretxe lehendakaria eta beste agintari eta ordezkari publiko ugari izan ziren. Liburutegi berria ikaskuntza eta ikerkuntzarako zentro bat izateko helburuarekin sortua da, unibertsitateko eta kultura munduko topagune bihurtzeko asmoz.

Bilbao, Bizkaia. Deustuko Unibertsitatearen liburutegi berria 'Euskal Herriko handiena' da, Jaime Oráa errektoreak azaldu zuenez. Eraikin berriaren instalazioetan ia milioi bat ale, irakurgelatan 1000 eserleku, datu base digitalak eta on line zerbitzuak daude, besteak beste. Lau urte behar izan dira eraikin berria egiteko, Rafael Moneo arkitektoaren zuzendaritzapean, eta proiektuaren aurrekontua 40 milioi eurotakoa izan da.

Liburutegi berriaren helburuak ikaskuntza eta ikerkuntza sustatzea dira, izan ere, Oráa errektoreak azaldu zuenez, bi arlo hauek berebiziko garrantzia dute krisi ekonomiko latzak markatutako garai globalizatuotan. Liburutegiaren webgunetik munduko edozein bazterreko ikerlarik edo ikaslek liburutegiaren hainbat zerbitzu eskuragai izango dituzte: hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia