euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Departamentuaren Interesekoa" izendatu dute ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburua Rawson-eko Liburu Azokan

2018/10/09

Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburuaren aurkezpeneko euskal dantzak
Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburuaren aurkezpeneko euskal dantzak

PUBLIZITATEA

Rawson, Argentina. Rawson-eko Liburu eta Kultur Azoka probintziala, Andealdean, San Juan probintzia argentinarrean, irailaren 28tik urriaren 7ra arte luzatu da aurten. Ekitaldiaren 10. edizio honetan, partaidetza nabaria izan du San Juan hiriburuko Euskal Etxeak. Izan ere, babesa eman dio bere bazkide den Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ (Euskal iratxoen mitoaren atzeko istorio bat) liburuaren aurkezpenari, eta ‘Wapa’ dantza institutuko dantzariek liburuaren aurkezpena edertzeko eskaini zituzten Euskal Herriko dantzei.

Euskal Etxeko kideekin batera, herri eta probintziako agintariek ere hartu zuten parte ekitaldian, tartean Zinegotzien Ganberako presidente Juan Carlos Salvador-ek. Salvadorrek berak eskuratu zion Ochoari liburuak jasotako "Departamentuaren intereseko" aldarrikapenaren agiria.

Egilearen hitzetan, ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburua “biografia bat da, historia eta euskal mitologia lotzen dituena, testuko protagonista Félix Abelardo Ochoa arabarra izanik, nire aitona". "Bertan nola iritsi zen Argentinara kontatzen dut, nola kokatu zen Marayes-en, San Juan probintzian, eta nola transmititu zigun euskal nortasuna”, azaltzen du Eduardo Ochoak.

Ekitaldiaren argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia