euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Denak Bat-ek 2018ko Euskal Aste Nazionaleko egitaraua plazaratu du; Urkullu lehendakariak hitzordu nagusietan hartuko du parte

2018/08/16

2018ko Euskal Astearen logoa
2018ko Euskal Astearen logoa

PUBLIZITATEA

2018ko Euskal Aste Nazionala arrazoi askorengatik izango da berezia. Batetik, bere 75. urteurrena ere ospatuko duelako festaren baitan Euskal Etxe antolatzailea den Mar del Platako Denak Bat-ek. Bestetik, aurtengo euskal argentinar jaialdi nagusia aukeratu duelako Iñigo Urkullu lehendakariak Argentinara egingo duen lehenengo bisita ofiziala gauzatzeko. Ikuskizunen arloan ere artista esanguratsuak etorriko dira Euskal Herritik bertakoekin batzera: dantzan, Hendaiako Akelarre taldea; musikan, Huntza talde bizkaitarra.

Mar del Plata, Argentina. Bi hilabete eta egun batzuk geratzen Argentinako euskal elkarretaratze handienerako eta Mar del Platako Euskal Etxeak plazaratu du dagoeneko jaiaren programa zehatza. Esan beharra dago festaren inaugurazio ofiziala azaroaren 2an izango den arren, ekintza aurrekariak urriaren 24an hasiko direla, segian biltzen dugunez.

(Voucherrei dagokienez, bi motatakoak daude, bietan ostiral eta larunbat gauetako (azaroaren 2 eta 3ko) hotela, otorduak, erromeriak eta Urkullu lehendakariaren hitzaldia entzuteko sarrera baitaratzen dira: dantzarientzako voucherrak $4200 balio ditu eta laguntzaileentzakoak $4500. Prezio hau mantentzeko abuztuaren 31an baino lehen ordaindu behar da %50. Ordaintzeko datuak eskuratzeko, snvmardelplata@gmail.com helbidera idatzi behar da)

EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, 2018ko Euskal Astearen egitaraua osoa (Euskal Etxean bertan egingo ez diren ekintzen helbidea baino ez da zehazten):

Urriaren 24an, asteazkena: 19etan, ‘2018ko Euskal Aste Nazionaleko Pilota Txapelketa'ren hasiera, hiriko eta herrialdeko pilotariak partaide
Urriaren 25ean, osteguna: 19:30etan, literatura ekitaldia: ‘La prosa Mutante’ taldearen eskutik. Lekua: Blohf Latinoamérica, Falucho 2406an
Urriaren 26an, ostirala: 20etan, ‘2018ko Euskal Aste Nazionaleko Mus eta Kanasta Txapelketa’
Urriaren 27an, larunbata: 11:30etan, 2018ko Euskal Aste Nazionala-75. urteurrenaren hasiera. Agintari, kazetari, bazkide eta lagunen harrera. EEko lehendakari Asier Iriberriren hitzak eta ongi-etorri ‘lunch’a

Urriaren 29an, astelehena

-11:30etan, Hendaiako Akelarre dantza taldearen harrera
-17:00etan, Gernikako Bonbardaketari buruzko Erakusketaren inaugurazioa (lekua, baieztatzeke)
-18:00etan, Omenaldia Aitona-amonei. Askaria eta jokoaldia
-19:00etan, Akelarre eta Beti Alai taldeen entsegua
-21:00etan, lagunarteko afaria

Urriaren 30an, asteartea

-18:30etan, ‘2018ko Euskal Aste Nazionala-75. Urteurren’eko logo Txapelketako logo partehartzaileen erakusketa
-19:00etan, ‘Una mirada sobre Euskadi’ izenburuko hitzaldia Xabier Unanueren eskutik. Jaurlaritzako Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria da bera
-19:00etan, Akelarre eta Beti Alai taldeen entsegua
-21:30etan, Lagunarteko afaria.

Urriaren 31an, asteazkena

-20:00etan, Akelarre eta Beti Ala taldeen dantza erakusketa
-22:00etan, Lagunarteko afaria.

Azaroaren 1ean, osteguna

-16:00etan, Immigrazioari eta lan kulturari buruzko dokumental baten proiekzioa, Roberto Pennisiren eskutik. Lekua: Kapitainen Elkartean
-18:00etan, Omenaldia eta lore eskaintza Gernikako Arbolari eta San Martin generalari. Lekua, San Martin enparantza
-21:30etan, Lagunarteko afaria.

Azaroaren 2an, ostirala

-8:00etatik 10:30etara: Ordezkaritzen harrera eta gosaria
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Quilmes Kluba, Pedro Luro etorbidea 3968
-15:00etan, Joko eta jolasak eta arratsalde pasa hondartzan. Lekua: La Perla hondartza
-Harrera Iñigo Urkullu lehendakariari aireportuan (ordutegia baieztatzeke)
-19:00etan, Musika tailerra
-20:00etan, 2018ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ofiziala: Txupinazoa, Aurreskua, Urkullu lehendakariaren hitzak
-21:00etan, Taska, erromeria, afaria. ‘Elkarrekin’ talde argentinarraren eta Euskal Herritik etorritako Huntza taldearen kontzertuak

Azaroaren 3an, larunbata

-8:00etatik 10:30etara: Ordezkaritzen harrera eta gosaria
-9:30etan, Dantza zuzendarien bilera
-9:30etan, Liburuzainen bilera
-10:00etan, FEVAren bilera. Lekua: Quilmes Klubean
-10:00etatik 11:00etara, Abesbatzen Topaketa. Lekua: Terminal Sur-en
-11:30etan, Urkullu lehendakariaren hitzaldia. Lekua: Quilmes Kluba
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Quilmes Kluba
-14:30etatik 16:30etara, Mintzodromoa, euskarara hurbildu nahi dutenentako gune berezia
-16:30etan, Danbor, barril, dantzari eta oro har jotzaile eta partaideen biltzea Euskal Etxearen atarian
-17:00etan, Kalejira eta danborrada Euskal Etxetik Radio City Antzokira
-18:00etan, Emanaldi artistikoa. Lekua: Radio City Antzokian, San Luis 1750
-21:30etan, Taska, erromeria, afaria. ‘Elkarrekin’ talde argentinarraren eta Eujskal Herritik etorritako Huntza taldearen eskutik

Azaroaren 4an, igandea

-10:00etan, Omenaldia eta lore eskaintza euskal etorkinei. Lekua: Euskal Immigranteen Monumentuan, Jesús de Galíndez Pasealekuan, Varese hondartzan
-11:00etan, Dantza erakustaldia. Lekua: Almirante Brown plaza txikia
-13:00etan, Agur bazkaria, Eusko Jaurlaritzako, Probintziako eta Hiriko agintariak lagun. Euskal Asteko Logo Txapelketako sari-emanaldia. Lekua: NH Gran Hotel Provincial-eko ‘Salon de las Américas’ aretoa. Jacinto Peralta Ramos etorbidea 2502
-18:00etan, Azken agurra ordezkaritzei

Informazio gehiago, Centro Vasco Denak Bat MDP



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia