euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Denak Bat EEak Udako Jaialdia egingo du larunbatean Mar del Platan; Beti Alaiko dantzariak Villa Victorian aritu ziren

2019/02/12

Beti Alai Dantza Taldea Villa Victoriako ‘Gizataldeen Gauean’
Beti Alai Dantza Taldea Villa Victoriako ‘Gizataldeen Gauean’

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. ‘Jaialdi’ izenpean antolatzen duen festan, euskal sukaldaritza, musika eta dantzak eskaintzen dizkie Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bertako biztanle eta turista ugariei . Ekintza irekia da eta aurten gonbidatu bereziak ere bilduko ditu: FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa'n parte hartuko duten artistak. Jaialdia datoreen larunbatean, otsailaren 16an egingo da, 21:00etan hasita. Informazio gehiago, denakbatmardelplata@gmail.com helbidera idatzita.

Gonbite hau luzatzearekin batera, Denak Bat-ko lagunek jakinarazi digute etxeko Beti Alai Dantza Taldeak Villa Victoriako ‘Gizataldeen Gauean’ hartu duela parte urtarrilaren 29an.

Dantzari gazteek euskal dantza selekzio bat taularatu zituzten, tartean ‘Ezpata Dantza’, ‘Fandango’ eta ‘Arin Arin’.

‘Gizataldeen Gaua’ festako argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia