euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dena prest Rosarion bihar hasi eta astelehenetik aurrera garatuko den 2007ko Euskal Aste Nazionalari ekiteko

2007/09/28

Iazko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko kabalkadako irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Iazko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko kabalkadako irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bihar hasiko dira Rosarion Argentinako Euskal Aste Nazionalari bidea egiteko prestatu dituzten ekitaldiak: pilota partidak antolatu dira sarrera gisa, bihar eta etzi Zazpirak Bat Euskal Etxean. Ondotik, astelehenean hasiko da zazpi eguneko Euskal Astea eta hurrengo igandea bitartean Argentinako euskaltzale ugari --eta Euskal Herritik heldutako lagunak ere-- bilduko dira deialdira. Ohi bezala, EuskalKultura.com ere bertan izango da: Sabrina Otegi eta Maialen Gonzalo Aranbururen lana medio hitzordu garrantzitsu honek emango duenaren berri idatziko dute. Hona Euskal Astearen behin-betiko egitaraua.
Dena prest dago jada Rosarion, Argentinako Euskal Astearen edizio berrirako. Argentina osoko euskaltzaleak bilduko dira Rosariora, bihartik hasi eta datorren asteko igandea urriaren 7a bitartean. Aurtengo edizioa antolatzen duen Euskal Etxeak, Zazpirak Bat rosariotarrak, lan eskerga egin du egitarau zabal eta mardula prestatzeko. Jarraian behin betiko egitaraua:


2007KO ARGENTINAKO EUSKAL ASTEAREN EGITARAUA

Larunbata, Irailaren 29a

-19:00. Pilota txapelketak. Esku pilota eta Larruzko pilota partidak, Zazpirak Bat Euskal Etxeko frontoian (Entre Rios 261).

Astelehena, Urriaren lehena

-19:00. 'Euskal aztarna Argentinan' eta Mikel Arrazola argazkilariaren 'Euskal Irudiak' erakusketen inaugurazioa, Plaza Cívica-n (San Lorenzo 1945).

Asteartea, Urriaren 2a

-20:00. Euskal Zinema: Alex de la Iglesiaren 'El Día de la bestia'. Aurkezle: Sergio Fuster eta Ricardo Guiamet, Identidad-Idioma-Imagen, 6 ensayos sobre cine vasco liburuaren egileak. Euskal Etxean.

Asteazkena, Urriaren 3a

- 19:00. Graciela Iriondo idazle euskal argentinarraren mintzaldia: 'Raíces ancestrales vascas'. Biblioteca Argentina Juan Alvarez.
- 20:00. Euskal jatorridun artisten erakusketaren inaugurazioa. Biblioteca Argentina. '5 vascos tozudos - Bost euskaldun burugogor': Ruben Echagüe - Rodolfo Elizalde - Gustavo Goñi - Maggy Lezana - Julian Usandizaga'.

Osteguna, Urriaren 4a

-20:00. Zazpirak Bat-eko 'Lagun Artean' koruaren eta Arkaitz Mendoza pianojole donostiarraren kontzertua. Biblioteca Argentina (Dr.Juan Álvarez , Pasaje Álvarez 1550).

Ostirala, Urriaren 5a

-9:00. Harrera Euskal Etxeetako Ordezkaritzei Zazpirak Bat Euskal Etxean. Gosaria.
-13:00. Bazkaria Sociedad Rural-en (Bv. Oroño eta Av. 27 de Febrero).
-16:00. Txalaparta Argitaletxearen Topaketa, Zazpirak bat Euskal Etxean.
-18:00. Lore eskaintza eta kalejira Plaza Gernikan hasita (Pje. Sabino Arana y Goiri (Mitre) y Salta) Banderaren Monumentu Nazionaleraino.
-19:00. Kontzertua: Betagarri talde gasteiztarra izar gonbidatu gisa, laguntzaile Rosarioko talde gonbidatuak: 'La máquina de hacer chorizos' eta 'Murió de asco', Banderaren Monumentu Nazionalean.
-22:30. 'Euskal Taberna' delakoa Sociedad Rural-en, Euskal Herriko taldeen emankizunarekin.

Larunbata, Urriaren 6a

- 9:00. Euskal Etxeetako ordezkaritzei harrera eta gosaria. Zazpirak Bat.
- 9:00. Harrera Ibarretxe lehendakariari.
- 9:00. Euskal Liburutegien bilera Zazpirak Bat Euskal Etxean.
- 9:00. FEVAren bilera Zazpirak Bat Euskal Etxean.
- 11:00. Dantza Taldeen Zuzendarien bilera, Zazpirak Bat Euskal Etxean.
- 13:00. Bazkaria Sociedad Rural elkartean (Bv. Oroño eta Av. 27 de Febrero).
- 16:00. Txalaparta Argitaletxearen Topaketa Zazpirak Bat Euskal Etxean.
- 16:00. EuskoSare Topaketa Zazpirak Bat Euskal Etxean.
-17:00. Ibarretxe lehendakariaren mintzaldia Auditorio Fundación aretoan (Mitre 754).
-18:30. Bilkura San Martin plazan (Santa Fe, Dorrego eta Moreno artean).
-19:00. Ikuskizuna: dantza taldeen emanaldia, Plaza Cívica San Lorenzo 1945.
-22:30. 'Euskal Taberna' Sociedad Rural elkartean, Euskal Herriko musika taldeekin.

Igandea, Urriaren 7a

-11:00. Meza eta dantzak Independencia parkean.
-13:00. Bazkaria Sociedad Rural elkartean.
-15:00. Euskara, idazkuntza eta afixa lehiaketen sari banaketa.
-17:00. Ibarretxe lehendakariaren eta Euskadiko ordezkaritza ofizialaren agurra.


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario
www.zazpirakbat.com

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia