euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deabru Beltzak euskal konpainiak antzerkia eskainiko du Montreal-en, hiriaren 375. urteurreneko ospakizunetan

2017/07/19

Deabru Beltzak-ek aste honetan Montrealen eskainiko duen Les Tambours de Feu ikuskizuna
Deabru Beltzak-ek aste honetan Montrealen eskainiko duen Les Tambours de Feu ikuskizuna

PUBLIZITATEA

Deabru Beltzak euskal kale-antzerki konpainia Montrealen (Quebec, Kanada) egongo da gaurtik uztailaren 24ra, hiriaren 375. urteurrenaren harira antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko. Euskal antzerkilariek Les Tambours de Feu kaleko ikuskizuna eskainiko dute egunero bertako hiri erdigunean.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak adierazi duenez, Deabru Beltzak euskal kale-antzerki konpainiaren partaidetza uztailaren 19tik 24ra gauzatuko da, Montreal hiriak bere sorreraen 375. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldi-programako parte aritzeko. Izan ere euren Les Tambours de Feu kaleko ikuskizuna egunero eskainiko dute Saint-Denis eta Moisonneuve kaletatik abiatuta.


Les tambours de feu from Gorka on Vimeo.

Ikuskizunak zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartzen ditu. Esku batean danborra eta bestean probokazioa, Deabru Beltzaken azken lanean danborrek eztanda egingo dute eta kaleak argiz bete. Konpainia 1996an sortu zuten Euskal Herriko hainbat antzerki taldeetatik zetozen aktoreek, eta geroztik 10 lan sortu dituzte.

Montreal hiriak 375 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, orotariko ekitaldi eta ikuskizunak antolatu dituzte hirian, ardatz kronologiko bat osatuta. Ikusi programazio osoa esteka honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia