euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren asteko asteazkena da azken epea 2017ko ENE Sarirako proposamenak aurkezteko

2017/11/09

ENE Saria 2017 Buenos Aires hiriko Euskal Echea erakundeari emana (arg. Eusko Ikaskuntza)
ENE Saria 2017 Buenos Aires hiriko Euskal Echea erakundeari emana (arg. Eusko Ikaskuntza)

PUBLIZITATEA

Urtero, munduan zehar barreiatutako euskaldunen eta euren erakunde eta taldeen artean euskararen alorrean egindako bere lanagatik gailendu den, edo apaltasunean bere ingurukoek gailendu nahi izan duten norbait saritzen du Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, ENE Saria emanez. Ohore hori jasotzeko moduki inor ezagutzen baduzu, jakin ezazu egun batzuk dituzula oraindik proposamena aurkezteko, datorren asteko asteazkenean bukatuko da horretarako ezarritako epea.

Donostia-San Sebastian. Saria ematen duen Eusko Ikaskuntzatik azpimarratzen denez, ekimen honen helburua Euskal Herritik kanpo euskararen sustapenean eta zabalkundean diharduten erakundeen lana aitortzea da. Pertsona horiek atxeman eta identifikatzerako, nor hobe Diasporako jendeak baizik edo Diasporarekin harremanetan diren pertsona eta taldeak, zu zeu esaterako. Zergatik ez zure inguruan euskararen eta euskal kulturaren alde behin eta berriro lanean gogor eta ikusioz beterik ikusi duzun erakunde edo elkarte hori proposatu?

Izenak proposatzeko muga azaroaren 15a duzu, datorren asteko asteazkena. Aurkeztuko diren proposamenak ebaluatzeko, epaimahai instituzional berezi bat sortuko da. Gogoan izan kasu bakoitzaren testuingurua eta baliabideak biziki kontuan hartuko direla, eta meritu berezia emango zaiela euskaraz aurkeztutako lanei.

Izan ere, hauek dira Sariaren oinarriak.

Proposamenen bat egin nahi baduzu, galdetegi hau betez egin dezakezu.

Edozein zalantza edo galdera, email honetara idatziz argi daiteke: komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia