euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bosgarren urtez jarraian Buenos Aires Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioak euskara irakatsiko du

2010/03/22

Artxiboko irudian, UBAko Euskara eta Euskal Kultura eskoletako ikasleak ikas saioetako batean (argazkia EuskalKultura.com)
Artxiboko irudian, UBAko Euskara eta Euskal Kultura eskoletako ikasleak ikas saioetako batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioan anitz hizkuntza ikas daitezke, tartean ingelesa, portugesa, italiera eta alemana, batzuk aipatzearren. Duela bost urte, ordea, eta indoeuroparra ez den Europako hizkuntza bat irakasteko asmoarekin, UBA bera eta Argentinako Euskal Federazioa elkartu ziren proiektu berria bultzatzeko. Ikastaroak lehenengo lauhilekoa iraungo du eta hastapen mailakoa izango da. Klaseak martxoaren 23an (bihar) hasiko dira eta astearteetan eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 6etatik 8etara laboratorioaren egoitzan. Izena emateko ez da gradu akademikorik eskatzen eta kurtsoa gainditzen dutenek UBAren agiri bat jasoko dute.

Buenos Aires, Argentina. Euskara eta Euskal Kulturari buruzko oinarrizko mailako ikastaro berri bati ekingo diote bihar, martxoak 23, Buenos Aires Unibertsitateak (UBA) eta Argentinako Euskal Federazioak. Klaseak uztailera arte luzatuko dira astearteetan eta ostegunetan 6etatik 8etara laboratorioaren egoitzan, hiriburuko 25 de Mayo 221 helbidean.

Proposamen honen helburua euskara eta euskal kultura eskolak esparru akademikoetara ateratzea eta hedatzea da; aldi berean euskal etxe batekin kontakturik ez duten pertsonei dago zuzenduta. Erakunde antolatzaileetatik jakinarazi denez parte hartzeko ez da titulu akademikorik behar, interesa eta jakinmin soila baizik. Beste alde batetik, eta aurreko urteetan legez, kurtsoa gainditzen dutenek UBA ren agiri bat lortuko dute. Irakasleei dagokienez, eskolak emateko arduradunak Teresa de Zavaleta eta Sabrina Otegui izango dira. Kontsultak egiteko, FEVArekin kontaktuan jarri FEVA_euskera@fibertel.com.ar edo deitu 4372-3520 zenbakira.


Lotura interesgarriak

FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar

UBAko Hizkuntza Laboratorioa
www.idiomas.filo.uba.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia