euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astea azken epea iraileko zozketarako: Pintxoak Donostian, liburua, CDak eta DVDa

2016/09/22

Iraileko zozketako sari dira: Liburua, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne
Iraileko zozketako sari dira: Liburua, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne

PUBLIZITATEA

Datorren aste du azkeneko epea EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Oraingoan honakoak dira sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua. Parte hartzeko muga, irailaren 30a, baina ez utzi azken egunerako eta eman izena oraintxe bertan!

Donostia-San Sebastian. Hona EuskalKultura.com-en iraileko zozketako sariak:

  1. Bisita gidatu bat Donostiara, EuskalKultura.com-ek emanik, barne duela bisita Donostiako Alde Zaharrera eta pintxo dastaketa bira bat bi pertsonarentzat. Urtebeteko epean egiteko. Barnean dauka baita ere Euskal Herrira etorri aurreko aholku zerbitzu bat Diasporako jendeentzat
  2. "Txikia izanik" CDa, 18 euskal haur-kantuz, tartean "Txiki, txiki, txikia", "Pintto, Pintto", "John Brown", "Lua, lua" edo "Arantxan, txan", baita ere, esaterako, "Txalopin txalo", "Binbili bonbolo" eta "Sorgina pirulina"
  3. "Gatz eta berakatz" CDa,  Boiseko (AEB) Amuma Says No euskal taldearena, barne dituela "Lau teilatu", "Besamotxa", "Ilargia", "Ikusi mendizaleak", "Agur jaunak" edo "Maite zaitut" bezalako kantu ezagun arrakastatsuak
  4. "Leku hutsak, hitz beteak" DVDa, Bernardo Atxagaren eskutik, Joxeanjel Arbelaitz-ek zuzendutako dokumentala, gidoia Bernardo Atxaga berarena, euskarazko jatorriko bertsioan azpitituluak ingelesez
  5. "Somos Vasco-Argentinos" liburua, egileak Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 29 zenbakiduna (Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2016, 467 orrialde)

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIPIDEAK

Parte hartzeko aski da irailaren 30eko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren bost sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4 edo 5

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia