euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzari txiki eta ertainen alaitasuna nabarmendu zen Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en 93. urteurren festan

2015/02/25

Edade guztietako kideak animatu ziren putz egin eta kandelak itzaltzera (argazkia EE)
Edade guztietako kideak animatu ziren putz egin eta kandelak itzaltzera (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Bere areto nagusiko ateak zabaldu zituen euskal etxeak ehundik gora lagun hartu ahal izateko. Gauean zehar, afari ederraz gain, dantzak, musika eta urtebetetze pastela eskaini zizkion instituzioak bildutako jendeari. Martxoan 2015erako ekintzen programa antolatu eta aurkeztuko du euskal etxeak urtean zehar garatzeko. Nobedadeen artean, heldu zaharrei zuzendutako kantu tailer bat egingo da, Mariana Domine arduradun. 

Arrecifes, Argentina. Argentinako hiriburutik 180 kilometrora kokaturik, Buenos Aires probintziako euskal etxe aktiboenetako bat da Arrecifeskoa. Are gehiago, aktibitate hori ez da inoiz gutxitu erakundeak bete berri dituen 93 urte hauetan.

Urteurren jaia joan den otsailaren 21ean izan zen eta 120 bat lagun bildu zituen, haien artean Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeko ordezkaritza bat. Hauez gain, garai guztietako kide eta dantzariak ere bertaratu ziren “La Vasca” goitizenarekin ezaguna den euskal etxera. Afaldu eta gero, txiki eta ertainen taldeko neskek hartu zuten beren gain festa animatzeko ardura eta ondo baino hobeto egin zuten, Estefania eta Victoria Abasolo zuzendarien eskutik.

Ospakizuna bukatutakoan beste eginbehar garrantzitsu bati ekingo dio euskal etxeko batzordeak martxoan garatzen hasteko. Izan ere, berehala hasiko dira 2015eko ekintzen egitaraua antolatzen, tartean euskara klaseak, dantza klaseak, abesbatza tailerra eta Lucio Echaniz Liburutegiak aurrera daraman zine zikloa eskaini ahal izateko. Nobedadeak ere egongo dira apiriletik aurrera, heldu zaharrei zuzendutako kantu tailer bat emango baitu Maral taldeko abeslaria den Mariana Domine Irigoyenek, herriko edozeinek parte har dezakeela eta doan. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia