euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza, musika eta giro alaia Bordeleko Euskal Etxearen 2015eko Musikaren Bestan

2015/07/03

Bordeleko Euskal Etxea Musikaren Besta eguneko jai handirako prest (argazkia Bordele EE)
Bordeleko Euskal Etxea Musikaren Besta eguneko jai handirako prest (argazkia Bordele EE)

PUBLIZITATEA

Urtero legez Bordeleko Euskal Etxea jai handia antolatu zuen Musikaren Bestaren karira, eta beste behin lagun asko bildu ziren Place des Basques enparantzan egin ziren ekitaldietara. Musika, kantua, euskal dantza eta euskal jaki goxoak izan ziren dastagai eta gozagai, eta giro bikaina izan zen dantzaldian, igandea izan arren.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxeak jai jendetsua antolatu zuen Musikaren Besta ospatzdeko eta 400 bat lagun izan ziren Euskal Etxean eta Euskaldunen Enparantza delakoan egin ziren ekitaldietan.

Festa arratsaldeko zazpietan hasi zen Place des Basques-en, euskal dantza tradizional eta mutxiko saio batekin. Ondoren, Euskal Etxean euskal kantu saioa izan zen. Arratsaldean zehar euskal jakiak eta produktuak jarri ziren salgai eta partehartzaileek jan eta edan goxoaz gozatu zuten.

"Giro goxo-goxoa izan zen, ohi bezala", esan dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente David Mugicak. "Erran dezakegu orain bordelesek ezagutzen dutela Eskual Etxearen Musikaren Besta, zerbait desberdin dakarrena beste ekitaldien artean".

Gau partean dantzaldia egin zen eta gazte zein nagusiak bertan ibili ziren dantzari eta pozik. "Baina biharamunean astelehena zenez, aski goizik bukatu zen: 11etatik goiti, jende guttiago izan zen, eta goizaldeko ordubatean, bukatuta".

Lan eskaintza

Bidenabar, aipatu Bordeleko Euskal Etxea euskara irakasleen bila ari dela. Irakasleok 2015-2016 ikasturtean egingo dute lan, urritik ekainera arte.

Helduentzako klaseak 18:30etatik 20:30ak arte dira, astelehenetik ostegunera mailaren arabera (bi ordu astero, talde bakoitzean)

Haurrentzako aldia 10:00etatik 11ak arte izaten ohi da, larunbatetan.

Informazio gehiago: www.eskualetxea.org

En Français (traduction automatique) ici.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia