euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza, kirol eta oturuntza batekin ospatu zuten Buenos Aireseko Nafar Etxekoek erakundearen urtemuga

2011/11/10

Buenos Aireseko Nafar Etxeko 116. urtemugako ospakizuna
Buenos Aireseko Nafar Etxeko 116. urtemugako ospakizuna
Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an izan zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 116. urteurrena asteburuan, azaroaren 5 eta 6an, ospatzea erabaki zuen. Bi eguneko ekitaldian, pilota txapelketa eta bazkaria egin zituzten Argentinako hiriburuko Moreno kalean dagoen erakundeko arduradunek. Eta urtero bezala, tradizio handiko etxera bertaratu ziren ehunka kide eta lagunek gazteen dantza eta alaitasunez gozatzeko aukera izan zuten, trinketean zein eraikineko areto nagusian.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Larunbatean, azaroaren 5ean, hasi zen aurten Buenos Aireseko Nafar Etxearen urtemugaren ospakizuna. Larunbatean Pilota Txapelketa gauzatu zen etxeko pilota lekuan. Baina 116. urtebetetzeko festa bi egunez luzatu zen; izan ere, igandean anitz lagun bildu ziren berriro trinketera, oraingoan dantzak ikusteko.

Nafar etxeko 116 urtemuga 2011 01

[Jantzi tradizionalez jantzita txikiek euren trebetasuna erakutsi zioten publikoari]

Etxeko talde guztiek eskaini zizkioten beren dantzak publikoari. Maria del Mar Alderete Roque-ren zuzendaritzapean, etxeko txikiak izan ziren pistara ateratzen lehenak. Ondoren, Marina eta Cecilia Lopez Martinez ahizpek zuzentzen duten erdiko taldearen txanda izan zen eta bazkaldu aurreko dantzaldia bukatzeko, helduek, Laura Lopez Martinez zuzendariarekin, hartu zuten agertokia.

Nafar etxeko 116 urtemuga 2011 02

[Ospakizunetan parte hartu zuen bertako dantza taldeko kideek  euren emanaldia eskaintzen pilota kantxan]

Behin gonbidatu guztiak areto nagusira bilduta, Matias Fernandez-ek egin zuen ohorezko Aurreskua eta Etxeko lehendakaria den Crisanto Ayanz-ek hitz batzuk zuzendu zizkien kideei. Aipatzekoa da, agintarien artean Espainiako ordezkari den Susana Jaunarenak eta Ahizpa Blancak lagundu zituzten nafarrak euren ospakizunean. 

Nafar etxeko 116 urtemuga 2011 03

[Bazkalostean beste pieza batzuk egin zituzten etxeko dantzariek]

Bazkarian zehar, helduen taldeak pieza batzuk dantzatu zituen eta jaiari amaiera emateko, dantzariek pasodoble batzuk dantzatzera gonbidatu zituzten Moreno kalean kokatuta dagoen etxera hurbildu ziren guztiak.

Nafar etxeko 116 urtemuga 2011 04

[Dantza egin baina lagunekin elkartzeko momentua ere izan zen urtemugakoa]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia