euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza formakuntza batera deitu dute FEVAk, San Nicolasko Euzkal Etxeak eta Ekin Dantzari Taldeak ekainaren 29-30ean

2019/06/12

Dantza tailerra San Nicolasen
Dantza tailerra San Nicolasen

PUBLIZITATEA

San Nicolás, Argentina. Trebakuntza tailerra San Nicolaseko Euzkal Etxearen egoitzan egingo da, “euskal dantzen alorrean sakondu eta euren dantza ondarea handitu nahi duten pertsonak gogoan”. Ekitaldi praktikoa izango da batez ere, Ekin-eko Aitor Alavaren ardurapean, eta honako helburu hauekin: "Euskal Herriaren irudikapena taldekako kontzeptuz osatzea", "euskal kulturaren dimentsioaz jabetztea eta ohartzea Argentinako euskal erakundeetan nola agertzen den". Tailerrak "euskal kulturarekiko lotura iraunkorrak sortzea ere" asmoen artean aitortzen du.

Euskal dantzari dagokionez, xede zehatzak izango ditu "gorputzaren lengoaia lantzea", "dantza tresna ludiko eta hezitzaile gisa erabiltzea eta dantzarekin lotura duten kontzeptu teoriko batzuk ikastea" (ekintzaren oinarritze osoa, hemen).

Tailerraren baitan Telmo Esnalen Dantza pelikula proiektatuko da. FEVA antolatzaile duten gainerako ekintzetan bezala, Federazioak euskal etxe bakoitzaren bi ordezkariren egonaldi gastuak bereganatuko ditu; tailerrera bidal ditzakeen pertsonen bertarainoko bidaia txartelak, ordea, euskal etxe bakoitzak ordainduko ditu.

Izena emateko epea ekainaren 21ean bukatuko da (arratsaldeko 4etan) eta secretaria@feva.com.ar helbidea tarteko egin behar da.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia