euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza filma Argentina eta Estatu Batuetako hamar hiritan aurkeztuko da, euskal etxeak lankide: egutegia

2019/04/25

Telmo Esnal, eserita, Misiones probintziako hiriburu Posadasen, Dantza "Entre Fronteras" jaialdian aurkezten (arg. Noticiasdel6.com)
Telmo Esnal, eserita, Misiones probintziako hiriburu Posadasen, Dantza "Entre Fronteras" jaialdian aurkezten (arg. Noticiasdel6.com)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Emanaldiak joan den igandean hasi ziren, Argentinako Misiones probintzian, Dantzako zuzendari Telmo Esnalek parte hartuta Posadas hiriburuko "Entre Fronteras" Co-Cine (sukaldaritza eta zinema) jaialdian. Bertaratu zirenen artean, probintziako bi euskal etxeetako lehendakariak, Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeko Mariángeles Rosciani eta Corpus Christiko Eusko Etxeko Olga Leiciaga. Asteazkenean, berriz, aurkezpena Buenos Aires probintziako hiriburu La Platan izan zen

Estatu Batuetan, emanaldi eta aurkezpenak datorren igandean, apirilaren 28an, hasiko dira, Seattle-n (Washington), NABO eta AEBetako euskal etxeen eta Txintxua Filmsen arteko lankidetza medio. Itzuliak maiatzaren 1ean segituko du Ontarion (Oregon), Boisen (Idaho) maiatzaren 2an eta maiatzaren 3an San Frantziskon (Kalifornia), 5ean Chinon eta 6an Los Angelesen; maiatzaren 11ean ekialdera pasa eta New Yorken aurkezteko eta 17an Washington hiriburuan.

Pantailaratze ekitaldietan filma aurkeztu eta eman, eta publikoarekiko harremana sustatuko da Telmo Esnal zuzendaria eta Gari Otamendi dantzari protagonista bertan partaide.

AEBetako EGUTEGIA

-Aprilaren 28a, igandea Seattle Euskal Etxea lankide, Seattle, WA
4:00pm - Lowdown Ballroom - 628 11th Ave E., Seattle, WA 98102

-Maiatzaren 1a, asteazkena Ontario Basque Club lankide - Ontario, OR
Reception 6:30pm, Film 7:00pm, Ontario Basque Center, 300 Depot Lane, Ontario, OR 97914

-Maiatzaren 2a, osteguna Basque Museum and Cultural Center lankide - Boise, ID
Flicks Theatre - 646 W Fulton St, Boise, ID 83702

-Maiatzaren 3a, ostirala Basque Cultural Center lankide - South San Francisco, CA
7:00pm - 599 Railroad Avenue, South San Francisco, CA 94080

-Maiatzaren 5a, igandea Chino Basque Club lankide - Chino, CA
3:00pm - 15181 Sierra Bonita Ln, Chino, CA 91710

-Maiatzaren 9a, osteguna William A. Douglass Center for Basque Studies lankide - Reno, NV
5:30pm Reception - 7:00pm Screening - University of Nevada, Reno, Reno, Nevada 89557-2322

-Maiatzaren 11, larunbata Euzko Etxea lankide - Brooklyn, NY
7:00pm - 307 Eckford Street, New York, NY 11222

-Maiatzaren 17a, ostirala Washington, D.C. Euskal Etxea lankide - Washington, D.C.
1631 Harvard Street, NW, Washington DC 20009 at 6:00pm



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia