euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak "Kontaketa Harrigarriak" lehiaketaren 4. edizioa jarri du abian

2012/01/27

Corpus Christiko Euskal Etxean egin diren zenbait ekimen: "Kontaketa Harrigarrien" aurreko edizio bateko sari banaketa, eta Mbya Guarani komunitatearen eskolan eginiko jarduerak (argazkiak Corpus ChristiEE)
Corpus Christiko Euskal Etxean egin diren zenbait ekimen: "Kontaketa Harrigarrien" aurreko edizio bateko sari banaketa, eta Mbya Guarani komunitatearen eskolan eginiko jarduerak (argazkiak Corpus ChristiEE)
Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak "Narrazio Harrigarriak" lehiaketaren laugarren edizioa aurkeztu du. Bi kategoriatan parte har daiteke: gazteak (18 urte arte) eta nagusiak (19 urtetatik aurrera). Gaiak fantasiazkoak edo harrigarriak izan daitezke, eta baita ere pertsonaia aipagarriei buruzkoak. Narrazioek hiru orriko luzera izan dezakete gehienez eta martxoaren 31 arte bidali ahal izango dira. Bestalde, iragan abenduaren 3an, Eusko Etxeak Tava Miri komunitate guaraniaren eskolaren ikasturte bukaerako jaian parte hartu zuen. Izan ere, Corpuseko euskal etxeak zutitu zuen eraikina, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin.

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Eusko Etxeak eta elkarte bereko Atahualpa Yupanqui Liburutegiko Azpibatzordeak abiarazi dute "Kontaketa Harrigarriak" lehiaketaren laugarren edizioa. Lehiaketa honetan gazteek (18 urte arte) zein helduek (19 urtetik gora) parte har dezakete. Bi gai jorratu ahal izango dira: batetik, gertaera misteriotsu eta harrigarriak; eta, bestetik, pertsonaia aipagarriak, euren etika eta balioengatik gizartean aparteko errekonozimendua merezi dutenak. 

Ipuinek hiru orriko luzera izan dezakete gehienez (Arial 12 letrarekin). Partehartzaile bakoitzak gutunazal bakarra aurkeztu ahal izango du, honakoak kontutan:

a) Hiru gutunazal aurkeztuko ditu, eta bakoitzean ipuinaren kopia bat, izenburu eta ezizenarekin. Azalean, izenburua eta ezizena agertuko dira.
b) Beste gutunazal itxi batean, egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, e-maila. Azalean, ezizena soilik jarriko da.

Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31an bukatuko da. Lanak zuzenean euskal etxean utz daitezke, edo postaz bidal daitezke (Corpus Christi Euskal Etxea, Suiza y Fco, Mónaco, 3327, Corpus Christi, Misiones). E-mailez ere helaraz daitezke, relasombroso4@gmail.com helbidera. Informazioa gehiago eskatzeko idatzi helbide honetara.

Euskal Etxeak liburu bat eta diploma bat emango dizkie kategoria bakoitzeko lehenengo eta bigarrengo saridunei.

Mbya Guarani eskolaren jaia

Bestalde, abenduaren 3an, euskal etxeko ordezkaritza batek parte hartu zuen Tava Miri komunitatearen urte bukaerako jaian. Elkartearen ordezkari izan ziren Olga Leiciaga, Ana Maria Macchi Echague, Carlos Leyrias eta Aida Giménez, eta arropa eta oinetakoak eman zizkieten komunitateko kideei. Mamen Maestuk ipuinak eta eskola liburuak oparitu zizkien, Escuela Popular de Salud “O´Paybo” eskolaren partez. Elkartea orain komunitatearen osasun-egoera hobetzen hastekoa da, eta Eneko Landaburu doktoreak bere burua eskaini du lantegiak emateko gaisotasunen prebentzioari, elikadurari eta norberaren higieneari buruz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia