euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gure Txokoa abesbatza hasi da osatzen; Euskal Etxeak igande honetan egingo du Aberri Eguneko bazkaria

2019/05/03

Abesbatza eta euskara klaseak Cordobako Gure Txokoan
Abesbatza eta euskara klaseak Cordobako Gure Txokoan

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Ekimen berri bat emendatu dio Gure Txokoak bere kultur eskaintzari. Abesbatza tailerra asteartero egingo du bere egoitzan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Juan Pedro Tamburelli irakaslea zuzendari. Koruan sartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko musika ezagutzarik izatea eta ahots berriak eskuratzeko deialdia irekita dago. Koruak euskarazko zein gaztelaniazko errepertorioa kantatuko du.

Gure Txokoatik helarazi dizkiguten azken berrien artean gonbite bat ere bada. Urtero eurena duten ohiturari jarraituz, Aberri Eguna ospatuko dute, datorren igande honetan izango da eta elkarretaratzea elkartearen egoitzan partgekatuko duten paella baten inguruan egingo da.

Gainerako proposamenei dagokienez, euskara klaseak ere hasiak dituzte. Eskolak Maddalen Aristegi irakasle gipuzkoarraren esku daude eta bi talde ireki dira aurten: oinarrizko maila eta talde aurreratua.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia