euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Euskal Etxeari laguntzea, Euskal Herrirako bidaia bat irabazteko aukera izanez: Salgai daude Gure Txokoaren laguntza bonoak

2018/07/12

Laguntza bonoa erosteko egonbitea
Laguntza bonoa erosteko egonbitea

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Iaz bezala, kanpaina bat abiarazi du Cordobako Euskal Etxeak erakundearen gastuei aurre egiteko dirua biltzea helburu. 1000 pesoko 210 laguntza bono plazaratu ditu eta erosten dituztenen artean Euskal Herrira joateko joan-etorriko hegazkin txartel bat zozketatuko du. Erosteko erraztasunak ipini dituzte; bonoa kuotatan ordain daiteke, eta bost kuota horiek ordainduta zozketa bat egingo da bonoak erosi dituztenen artean sari potolo hori jokoan. Irabazleak bidaia egin nahi ez badu, txartelaren prezioa diruz eskatzeko aukera izango du.

Bigarren sari bat ere egongo da: bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia Cordobako mendixketan dagoen Carlos Pazen; eta hirugarren, laugarren eta bosgarren irabazleei bi mila peso itzuliko zaizkie. Zozketa urriaren 31an egingo da Euskal Etxeak antolatuko duen topaketa batean. Informazio gehiago eskatzeko edota bonoa erosteko, Gure Txokoarekin jar zaitezke kontaktuan centrovascocordoba@gmail.com helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia