euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com iraileko zozketa: bihar azken eguna, sariak pintxoak Donostian, liburua, CDak eta DVDa

2016/09/29

Iraileko zozketako sari dira: Liburua, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne

Bihar da azken eguna EuskalKultura.com-en iraileko zozketan parte hartzeko. Honakoak dira sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua. Ez atzeratu gehiago, eta eman izena oraintxe bertan!

Gehiago irakurri...


Peruko Euskaletxeak euskara, zine eta giro ederrarekin ospatu zuen 2016ko Euskal Astea

2016/09/29

Euskara klase magistrala Peruko Euskaletxean (argazkia Peruko Euskaletxea)

Jarduera ugarirekin esan dio agur irailari Peruko Euskaletxea elkarteak, izan ere, 19tik 25a bitartean 2016ko Euskal Astea ospatu du. Ekitaldiak euskara klase magistral batekin hasi ziren eta hurrengo egunetan "Loreak" filmaren emanaldi bat, Errioxako ardo dastaketa, Pintxo pote eguna eta herri bazkaria egin ziren. Jarraian, argazki sorta.

Gehiago irakurri...


Kongresu Argentinarreko V. Euskal Jardunaldiak hasiko dira astelehenean Buenos Airesen, 'Gernika' filma estreinatuz

2016/09/29

'Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea' elkarteak antolatutako jardunaldiak urriaren 3tik 7ra izango dira

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea elkarteak (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) antolaturik, astelehenean hasiko dira Buenos Airesen, Kongresu Nazionaleko Liburutegian, "Argentinako Kongresuko V. Euskal Kultura Jardunaldiak", mota askotako ekintzak eskainiz hiriburuko komunitateari urriaren 3tik 7ra. Proposamenen artean, Buenos Airesen orain arte ikusi ez den Koldo Serra zuzendariaren ‘Gernika’ luzemetraiaren estreinua argentinar hiriburuan.

Gehiago irakurri...


Aurrera doa Patagonia argentinarreko euskal etxeen ekimen batua: 3. Topaketa Neuquenen izango da, 2017ko apirilean

2016/09/28

Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen II. Topaketaren bilera irailaren 24an izan zen

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak antolaturik, Viedma-Patagones, Comodoro Rivadavia, Neuquen (Comahueko Euskal Etxea), San Martin de los Andes eta Puerto Madryn bertako euskal erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen II. Topaketan. Partaideen balantzea ezin hobea da eta datorrenaren egoitza eta data aukeratu dute dagoeneko: hirugarren Topaketa Neuquenen izango da, 2017ko apirilean, Comahueko Euskal Etxea antolatzaile.

Gehiago irakurri...


Giro alaia eta 150 lagun Montpellierreko Euskal Etxearen Festan, Frantziako beste euskal elkarteak partaide

2016/09/28

Frantziako euskal etxeetako ordezkariek bat egin zuten Montpellierko Euskal Etxearen festarekin (argazkia JL Bergara)

Iragan asteburuan Montpellier Frantziako euskal komunitatearen bilgune bihurtu zen, bertan egin baitzen Frantziako euskal etxeen urteroko bilkura. Bileran Paue, Paris, Bordele, Marsella eta Montpellierko ordezkariak izan ziren, elkarteen kudeaketari buruzko esperientziak trukatzen. Biharamunean, gainera, Montpellierko Eskualdunak elkarteak bere Urteroko Festa ospatu zuen, eta bertara bildu ziren Frantziako beste ordezkariak, giro alaian. Jarraian, bilkura eta festaren argazki sorta. 

Gehiago irakurri...


Euskal elikadurari buruzko hitzaldi bat izan da Rauch-eko Euskal Etxearen ekarpena “Arrazako Hegaztiaren Jai Nazionalera”

2016/09/28

Euskal elikadurari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Gure Txokoa Euskal Etxeak Rauch-eko “Arrazako Hegaztiaren Jai Nazionalean”

Erakundeko kide den Maite Salsamendi elikadura lizentziatuaren eskutik, Rauch-eko Gure Txokoa Euskal Etxeak euskal kulturaren presentzia bermatu du hiriko “Arrazako Hegaztiaren Jai Nazionala” izeneko elkarretaratzean. Euskal elikadurari buruzko hitzaldiaren ondotik, etxean eginiko arrozesnea eskaini zitzaion bertaratutako publiko ugariari.

Gehiago irakurri...


"Jai Alai Blues", "Amalur" eta euskal laburmetraia sorta ikusgai Frantziako Tolosako Zinemaldian

2016/09/27

"Jai Alai Blues" dokumentalak Ameriketako frontoien istorioa zirraragarri eta gazi-gozoa kontatzen du

Datozen egunetan Tolosako Zinemaldiak ("Festival de Cinema Espagnol de Toulouse") bi euskal luzemetrai eskainiko ditu: batetik, "Jai Alai Blues", Ameriketako frontoien istorio zirraragarria biltzen duen dokumentala; eta, bestetik, euskal zinemaren klasiko bat, "Amalur" (1968), Nestor Basterretxea artistak eta Fernando Larruquert-ek zuzendua. Horrez gain, Kimuak programako euskal laburmetraia sorta ederra ere izango da ikusgai. Ostiraletik datorren urriaren 9a arte. 

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak zabalik du azaroaren 18ra arte 2016ko ENE Sarirako hautagaiak aurkzteko epea

2016/09/27

2015eko ENE Saria, Iruñean, Erromako Associazione Culturale Euskarari emana

Zabalik dago dagoeneko ENE Sariaren edizio berri bat, hamaikagarrena hain zuzen ere, 2016an zehar euskararen alde egindako lanak aitortzeko. Sari honek Euskal Herritik kanpo euskararen sustapenean diharduten eragileen lana aitortzea du xede eta saria urtero abenduaren 3an banatzen da, Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen denean, hain zuzen.

Gehiago irakurri...


25 artisten lanek osatzen dute Santa Rosan “Dora Valsechi Sarratea” Arte Biurtekoa, Zelaiko Euskal Etxea antolatzaile

2016/09/27

“Dora Valsechi Sarratea” Pampako Arte Bienala irailaren 23an inauguratu zen Santa Rosako Udaleko Kultur Gunean

La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuko Udal Kultura Etxea du egoitza joan den ostiralean inauguratu eta gaurdaino ateak zabalik izango dituen 'Imágenes Bascas' (Euskal irudiak) erakusketak. Bertako Zelaiko Euskal Etxeko buruzagiek adierazi dute, jardueraren sustatzaile nagusia izandako Dora Valsechi Sarratea bereziki omendu nahirik, aurrerantzean Biurtekoak haren izena hartuko duela. Izendapen horren berri Dora Valsechiren seme-alabek jaso zuten bertan, ama osasunez ahul baitabil.

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko da Massachusetts-eko Unibertsitatean William Douglass Euskal Ikasketa Katedra

2016/09/26

William A. Douglass Katedraren inaugurazio ekitaldiaren afitxa

Estatu Batuetan euskal katedra berri bat abiatuko da gaur: Massachusetts-Amherst Unibertsitateko "William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies" delakoa. Etxepare Euskal Institutuak sustatua, katedra honek William A. Douglass euskaltzale eta antropologo estatubatuarra omentzen du, euskal ikasketen alorrean egindako lanagatik. Douglass berak parte hartuko inaugurazio ekitaldian eta baita ondoren egingo den nazioarteko mintegian: “William Douglass, Basque Studies and the Anthropology of Europe”.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia