euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comahueko Euskal Etxeak Euskal Herriari buruzko bere 2. Literatur Lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi ditu

2019/06/05

Comahueko Euskal Etxearen Literatur Lehiaketaren 2. edizioa egin da 2019 honetan
Comahueko Euskal Etxearen Literatur Lehiaketaren 2. edizioa egin da 2019 honetan

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Testuak ondo irakurri eta ebaluaketa lan fina egin ondoren, Comahueko Euskal Etxeak bere 2. Literatur Lehiaketarako osatutako epaimahaiak, aste honetan jakinarazi ditu irabazleen izenak. Epaimahaiko kide izan dira: Euskal Filologian lizentziatu eta Literatura Konparatuan doltore den UPV-EHUko Iratxe Esparza Martin, Comahueko Unibertsitateko Maria Amelia Bustos, Maria Angelica Reybet eta Maria Bernarda Torres akademikoak eta Sonnia Beltran Euskal Etxeko kidea. Hona saritutakoak:

1. saria, Martine Olagoiti "Euskal Herria minimal. Un cuento sobre creación” lanarekin
2. saria, Estrella Marion “El cofre" lanarekin
3. saria, Jesus de Zugazaga y Rique “La desventura de Maddalen" lanarekin
4. saria, Laura Arizcuren “Clemente" lanarekin
5. saria, Marcela Jorajuria Cerrasquera “Regresar para partir" lanarekin

Sari-emanaldiari dagokionez, eta irabazleak Neuquenen bizi ez direnez, "emate sinbolikoa’ egitea erabaki dute antolatzaileek. Ekitaldia datorren astelehenean izango da, iluntzeko 8etan, Neuquengo ‘Bouquet de revés’ jatetxean, epaimahaikide argentinarrak eta euskal etxeko hainbat kide lagun.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia