euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Citroenek DS3 modeloaren sapaia ikurrinarekin pertsonalizatzeko aukera ematen du

2014/11/20

Citroen DS3 modeloa ikurrinarekin pertsonalizatzeko aukera ematen du Citroenek
Citroen DS3 modeloa ikurrinarekin pertsonalizatzeko aukera ematen du Citroenek

PUBLIZITATEA

Citroen auto lantegi frantziarrak ikurrina eta beste zenbait herrialdeen bandera, autoak saltzeko estrategia gisa erabiltzeko aukera ikusi du eta DS3 modeloaren edizio berezi bat egin du. Ikurrinarekin batera beste 8 diseinu dira aukeragarri: Korsikako banderarekin, Okzitaniakoarekin, bretoi, alsaziar... bakoitza Frantziako "erregio" batekoa, dio marka frantsesak. Abertzaletasuna marketing estrategia gisa? Ez hain azkar.

Donostia-San Sebastian. "Sortez de la melée", atera zaitez meletik, dio Citroen markaren iragarkiak, Iparraldeko errugbi zaletasun itzelarekin hitz jokoa eginez. Eta zinez, eguneroko trafikoan begiradak erakartzeko modukoa da diseinua, autoaren sapai osoa hartzen duen ikurriña erraldoiarekin. Atzoz geroztik DS3 modeloa erosten dutenek horrelakoa eska dezakete Iparraldean eta Frantzian, 490 euro estraren truke.

Kanpainak horrelako 9 pegatina modeloren aukera ematen du, bakoitza frantziar lurraldeko "erregio" batekoa: Alsazia, Bretainia, Korsika, Euiskal Herria, Okzitania, Paris, Saboia eta zonalde ardogilea. Horrela dio Citroenen prentsa dosierrak. Ez da, beraz, aldarrikapen nazionalisten isla, nahiz eta hasieran itxura hori har dezakeen. Marketina, folklore hutsa edo euskal nortasuna lau haizetara aldarrikatzeko parada? Ikusteko dago erosleen erantzuna.

Citroeneko prentsa sailak ez du momentuz oihartzun daturik, atzo bertan aukeztu zelako kanpaina. Bestalde, Facebook orrian zenbait auto ari dira zozketatzen, diseinu pertsonalizatu hauekin. Frantzian bizi diren lagunek euren modelo gustukoena aukeratu behar dute eta zozketan sartuko dira. Momentuz, euskalduna hirugarren postuan doa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia