euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chinoko Euskal Etxeak Bizi Emankorra sariarekin eskertu du Aguerre eta Duhart senar-emazteen ekarpena

2007/04/02

Bizi Emankorra sariaren irabazleak (ezkerretik eskubira): JB & Claudia Aguerre eta Carmen & Jeannot  Duhart (argazkia ChinoBC)
Bizi Emankorra sariaren irabazleak (ezkerretik eskubira): JB & Claudia Aguerre eta Carmen & Jeannot Duhart (argazkia ChinoBC)

PUBLIZITATEA

Chino Basque Club Euskal Etxe kaliforniarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' sariak banatu berri ditu. Bi bikotek jaso dute saria: JB & Claudia Aguerrek eta Carmen & Jeannot Duhartek. Sari honekin Chinoko bazkideek senar-emazte hauek Euskal Etxearen alde egindako lan eskerga aitortzen dute, Kaliforniako txoko honetan euskal kulturaren alde eginiko ahalegina eskertuz. Sari banaketa joan den martxoaren 25ean egin zuten, elkarteko kide eta lagun ugari bildu zituen bazkarian. Chino Basque Clubeko web gune berriak albistea jaso eta Aguerre eta Duhartarrak saretik zoriondu ditu.

Chino, AEB. Chinoko Euskal Etxeak bere egoitzan eginiko ekitaldi herrikoian gauzatu zuen 'Bizi Emankorra' sarien banaketa, joan den martxoaren 25ean. Sari hauekin Euskal Etxearen alde lan eta ekarpen nabarmena egin duten bazkideei ohore egiten diete Chinoko euskaldunek eta oraingoan sarituak bi bikote izan dira: JB & Claudia Aguerre eta Jeannot & Carmen Duhart. JB Aguerre Chinoko Euskal Etxeko diruzaina da egun, eta Klika edota Musa bezalako arloak koordinatzen ditu, baina presidentea eta beste zenbait gauza ere izana da. Jeannot eta Carmen ere, hainbat lan egindakoak dira Euskal Etxearentzat, eta segitzen dute. Bi kupleak beraz izan ziren aurtengo sarien hartzaile eta elkarteko kide eta lagun ugari bildu zituen bazkariaren ostean jaso zituzten sariok.

Chinoko Euskal Etxearen web gune berriak ere sarituak zoriondu ditu, 1968an sortutako elkartearen alde egindako euren lana eskertuz. Web gune berria elkarteko 130tik gora bazkideentzako komunikabide azkar eta erosoa bilakatu da, duela aste batzuk abian jarri zutenetik. Site berria Chinokoak izanik Chinotik kanpo bizi diren euskaldunentzat eta oro har edonongo euskaltzaleentzat Kaliforniako elkartearen nondik-norakoak ezagutzeko lehio aparta bihurtu da.

Datozen hitzorduen berri

Webguneak, azalean, elkarteko kideentzat erabilgarri izan daitekeen informazioa dakar, datozen hilabeteetan izango diren hitzorduen egutegi batekin: apirilak 15eko Euskal Meza, 'Kantu Osteguna' izeneko kantari bilkura apirilaren 19an... Data ugari agertzen dira, horien artean NABOk haurrentzeko antolatzen duen Udalekuaren hasiera data, aurten San Franciscon. Jarraian elkarteko kideak zoriontzen dituen tartea dator: J.J. Indaburu eta Sebastian Calderon-Maisterrena muslari gazteak (Southern California Euskaldun Club's Jr. Mus Tournament txapelketako irabazle) edota Christopher Gaton-Lanathoua ikaslea dira, besteak beste, protagonista. Beste atal batek, 'Folk Groups' elkarteko talde eta aktibitateen berri ematen du, eta 'Newsletter' tarteak klubaren hileroko berri buletina irakurtzeko aukera ematen du (PDF formatoan jaitsi daiteke).

Lotura interesgarriak

Chino Basque Club-en web gune berria
www.chinobasqueclub.us

Chino eta Bakersfieldeko gazteek gaupasa egin zuten
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 19an

Chinoko Txistulariak, Chinoko txistulari gaztetxo banda
EuskalKultura.com-en 2006ko abuztuaren 3an argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia