euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chinoko Etienne Ybarra eta Beñat Inchauspe, AEBetako ordezkari 2011ko Munduko Mus Txapelketan

2011/07/12

2011ean Kaliforniako Fresnon jokatu den NABOko Mus Txapelketako irudia
2011ean Kaliforniako Fresnon jokatu den NABOko Mus Txapelketako irudia

PUBLIZITATEA

Chino Kaliforniako Etienne Ybarra eta Beñat Inchauspe izango dira Estatu Batuetako ordezkari datorren urrian Euskal Herrian egingo den Munduko Mus Txapelketan, Fresnon egindako nazio mailako txapelketa estatubatuarrean garaile atera ondoren. Ohitura denez, aurreko urtean txapeldun izan den bikotearen euskal etxeak antolatzen du urtero txapelketa nazionala eta hala izan da 2011an, 2010ean txapeldun izan zen Fresnoren kasuan. Euskal Gizataldeen arteko 2011ko Mundu Txapelketa Angelun (Lapurdi) jokatuko da urriaren 8-16 artean, euskaldunek kudeatzen duten Frantziako Mus Federazioak antolatuta.

Chino, AEB. Chino Kaliforniako Etienne Ybarra eta Beñat Inchauspe dira 2011ko NABOko  mus txapeldunak, Fresnon ekainean jokatutako sailkapen nazionalak erabakitakoaren arabera eta horrek Euskal Herrira mundu mailakoa jokatzera bidaiatzeko txartela ematen die, nazioarteko gainerako herrialdeetako txapeldunekin lehian aritzeko eta, nork daki, txapela hori ere irabazteko agian.

Ipar Ameriketako euskal etxe bakoitzeko mus txapeldunak Kaliforniako Fresnon elkartu ziren ekainean, NABOko Mus Txapelketa Nazionalean. NABOko partaide den euskal etxe bakoitzak bikote bat bidal dezake urteroko txapelketa nazionalera, edo bi bikote, baldin eta antolatzen duen txapelketak 20 bikote partaide baino gehiago biltzen baditu. Aurreko urteko NABOko bikote txapeldunaren klubak antolatzen du urtero NABOko finala, eta hor garaile atertzen denak mundu mailako txapelketan hartzen du parte Estatu Batuetako ordezkari.

NABOko txapelketako irabazle denez, Chinoko taldeak munduko mus jokalari hoberenen kontra lehiatuko du aurtengo urrian Angelun. Bederatzi eguneko programa prestatu du Angelu eta inguruetan 2011ko Mundukoko antolatzaile den Frantziako Mus Federazioak, muslariei eta laguntzaileei aukera emanez bertako leku, ohiturak eta jendeak ezagutzeko. 

-Ikus programaren xehetasunak www.globalmus.com webgunean (pdf)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia