euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chicagoko Unibertsitateak euskara irakatsiko duen irakurlea behar du 2019ko lehenengo hiruhilabeterako

2018/08/01

Chicagoko Unibertsitatea, Estatu Batuetako Illinois-en (arg. abc7chicago.com)
Chicagoko Unibertsitatea, Estatu Batuetako Illinois-en (arg. abc7chicago.com)

PUBLIZITATEA

Chicago, AEB. Chicagoko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromaniko Departamentuak euskara irakatsiko duen irakurle bat behar du, 'euskararako sarrera' gaia irakasteko 2019ko neguko hiruhilabetekoan, urtarrilaren 7an hastekotan. Eskolen helburua ikasleei euskal gramatika eta hiztegiaren oinarrizko ikuspegi eta ezagutza ematea da. Irakasleak euskara menperatu beharko du--ama-hizkuntza izan edo oso maila altuko ezagutza, EGA edo antzeko titulu batekin-- eta ingelesa. Humanitate gradu baten jabe behar du (Euskal Filologia edo Euskal Itzulpengitza hobesten dira) eta eskarmentua unibertsitate mailan euskara irakasten.

Interesatuek aurkezpen gutun bat bidali behar dute euskaraz eta ingelesez eskolen eduki proposamen bat eginez eta bere erreferentzia emango duten hiru izenen kontaktubide ipini, besteak beste. Proposamenak hona bidali behar dira, #03782 lan eskaintza erreferentziarekin. Informazio gehiago eskatzeko, idatzi hona: jhurtart@uchicago.edu.

Jasotako hautagaitzen azterketa abuztuaren 20an hasiko da.

-Ikus eskaintzaren baldintzak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia