euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Euskal Etxeak Iporá auzoko Urte Amaieran parte hartuz itxi zituen 2009ko ekitaldiak

2010/01/05

Chascomuseko Euskal Etxeko dantzariak Iporá Auzoko Sustapen Elkarteak urtea amaitzeko antolatutako ekitaldian (argazkiak EE)
Chascomuseko Euskal Etxeko dantzariak Iporá Auzoko Sustapen Elkarteak urtea amaitzeko antolatutako ekitaldian (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

Chascomus-ko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea, Buenos Aires probintzia argentinarrean, partaide izan zen herriko Iporá auzoan urteari amaiera emateko antolatutako festan, bertako Sustapen Elkarteak eginiko gonbidapenari jarraiki. Euskal Etxeko bazkide, zuzendariak eta dantzariak bertaratu ziren, euskaldunen presentzia egitaraura emendatuz, dantzariek euren dantza programako pieza selekzio bat eskainiz hartu baitzuten parte oholtza gainean.

Chascomus, Argentina. Euskal ordezkarien presentzia Chascomuseko Iporá Auzoko Sustapen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak propio egindako gonbidapenari ihardetsiz gertatu zen. Euskal Etxetik bazkide talde bat, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta dantzariak bertaratu ziren, aipatu elkarretaratzea partekatu eta bertan ospatuz eta euskal dantza batzuk eskainiz urtea amaitzeko.

2009 Chascomús Urte Amaiera Iporá 02

[Chascomuseko dantzarien emanaldiko beste une bat (argazkia EE)]

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak oharra kaleratu du gonbidapena eskertuz eta zorionak emanez elkarte gonbidatzaileari Festaren arrakastagatik, auzoko Sustapen Elkarteak jende andana polita bildu baitzuen urtea amaitzeko eratutako ekitaldian.

Chascomuseko Euskal Etxeak aukera baliatzen du baita ere Chascomuseko komunitate osoari 2010. urte zoriontsua opatzeko, euskal elkarteko bazkide eta lagunak barne, bereziki aipatuz urtean zehar elkarteak antolatzen dituen ekimenetan hedatzaile diren komunikabideak euren lankidetzagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia