euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak urtean zehar garatuko dituen ekimenen berri eman du

2008/05/14

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen egoitza, Chascomuseko zingiraren ondoan
Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen egoitza, Chascomuseko zingiraren ondoan
Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko lehendakari Maria Laura Egurenek eta idazkari Pedro Mauregui Larrandak euskal komunitateak 2008. urtean zehar egingo dituen jarduerei buruz ematen dute aditzera. Datorren astean, maiatzaren 24ean egin eta Txapelketa Nazionalerako sailkatzeko balioko duen Mus Txapelketari buruzko informazioa ere ematen dute arduradunek.
Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak, elkarteak 2008. urtean zehar bazkide eta herritarrei eskainiko dituen ekintzei buruzko informazioa zabaldu du. Aipatzekoa da datorren astean, hilaren 24an, zentroaren egoitzan, Franklin eta Dorrego kalean, egingo den Mus Txapelketaren bigarren edizioa. Saioak Mus Txapelketa Nazionalerako sailkatzeko balioko du. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bertan parte hartzeko muslarien euskal etxeko bazkidetzak urtebete zahar behar du izan.

Ikastaroei dagokienez, 'Zingirako Euskaldunak'-ek zenbait jarduera garatuko ditu hilabete hauetan: euskara eta dantza tailerrak, pilota eskola, ehungintza klaseak eta mus ikastaroa. Aktibitate guztiak Euskal Etxearen egoitzan bertan egingo dira pilota klaseak izan ezik. Hauek Sarmiento eta San Martin kaleen gurutzean egoitza daukan Chascomuseko Pilota Klubean egingo dira. Bestalde, larunbatetan, 10:00etatik 12:00ak bitartean, plastikoak bilduko dira Babestutako Tailerra kanpainan laguntza emateko.

Jarraian jarduera programaren xehetasunak aipatzen dira ordutegiarekin batera:

ASTEARTEA

-14:00etatik 15:45etara: Ehungintza klaseak.
-18:00etatik 19:00etara: Euskara, bigarren mailako Dantza Taldearentzat.
-19:00etatik 20:00etara: Euskara, Helduen Taldearentzat.
-20:00etatik 21:00etara: Dantzak, Zaharrak Taldearentzat.

OSTEGUNA

-14:00etatik 15:45etara: Ehungintza klaseak.
-18:00etatik 19:00etara: Mus klaseak.

OSTIRALA

-20:00etatik 21:30era: Dantzak, Handien Taldearentzat (14-18 urte bitartekoak).

LARUNBATA

-10:00etatik 12:00etara: Esku Pilota Eskola Chascomuseko Pilota Klubean.
-10:00etatik 10:45etara: Euskara – Txikien Taldea (6tik 9 urte artekoak).
-10:45etatik 11:30etara: Dantzak – Txikien Taldea (6tik 9 urte artekoak).
-11:00etatik 11:30etara: Euskara – Txikien Taldea (3tik 6 urte artekoak).
-11:30tik 12:00etara: Dantzak – Txikien Taldea (3tik 6 urte artekoak).
-14:30tik 15:30etara: Dantzak – Ertainen Taldea (10etik 12 urte artekoak).
-15:30tik 18:30etara: Dantzak – Handien Taldea (18 urtetik gora).
-18:30tik 21:30etara: Euskara – Handien Dantza Taldea (15 egunean behin).
-18:30tik 19:30etara: Musika Tailerra (15 egunean behin).

Arlo bakoitzeko arduradunak hauek dira:

EUSKARA: Maria Laura Eguren.
DANTZAK: Maitena Etchepare.
MUS: Jorge Etchepare.
ESKU PILOTA: Sebastian Errecart.
EHUNGINTZA: Maria Delia Errecart.


Lotura interesgarriak

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco

Fresatzeko makina Chascomuseko Hezkuntza Teknikoko Eskolarentzat
2008ko apirilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Payadore eta bertsolariek arrakasta Chascomus-en
2008ko martxoaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia