euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko EEak Urteko Biltzar Nagusia egingo du bihar, 2011 eta 2012ko kontu eta txostenak zabalduz

2013/03/22

PUBLIZITATEA

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bihar larunbaterako, martxoaren 23rako, egin du Urteko Biltzar Nagusirako deia, bere lehendakari Pedro Mauregui Larranda eta idazkari Martin Larralderen eskutik. Horrekin batera, 2011ko eta 2012ko kontu txostenak zabaldu ditu internetez (ikus linkak artikuluan) eta deia luzatu du baita ere, EEren hileroko buletina jaso nahi dutenek euren emailak eman ditzaten. Biltzarrak 2013-2015 eperako buruzagitza hautatuko du eta Aberri Eguneko topa ere egingo du.

Chascomus, Argentina. Biltzarra larunbat honetan egingo da, martxoak 23 dituela, arratsaldeko zazpietan, lehenengo deian, eta zortzietan, bigarrenean, EEaren egoitzan, Franklin 454 helbidean. Bildutakoek, besteak beste, 2012ko abenduaren 31ean amaitu zen urteko Txostena eta Diru-kontuak aztertuko dituzte, Zuzendaritza Taldea berrituko dute 2013-2015 eperako eta hileroko kuotaren zenbateko berria erabakiko dute.

Euskal Etxetik deia zabaldu dute, baita ere, elkartearen buletina posta elektronikoz jaso nahi dutenek info@vascosdechascomus.com.ar helbidera idatziz egin dezaten eskabidea. Martxoko zenbakiarekin berrabiatu da argitalpena 2013ari dagokionez.

Biltzarra bukatzean bildutakoek Aberri Eguneko topa-egiteko gonbitea jaso dute.

Aldi berean, eta bilerara joango ez direnentzat edo bilerara aldez aurretik informazioa eskuan dutela eta jakinaren gainean joan nahi dutenentzat, iritzi hornituagoz joan daitezen, Zuzendaritza Batzordeak agerian eta eskuragarri ipini ditu interneten 2011ko eta 2012ko Txosten eta Kontu-emaitzak. Honako linketan kontsulta daitezke:

-Txostena 2012 (pdf)
-Kontu-balantzea 2012 (pdf)
-Txostena 2011 (pdf)
-Kontu-balantzea 2011 (pdf)

-Euskal Etxearen webgunea: www.vascosdechascomus.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia