euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak EEak euskal dantza erakustaldia egin zuen San Fermin jaiaren ospakizunean

2008/07/22

Euskal Etxeko dantzari bat ikurrina astintzen (argazkia Zingirako Euskaldunak)
Euskal Etxeko dantzari bat ikurrina astintzen (argazkia Zingirako Euskaldunak)

PUBLIZITATEA

Nazioartean ospe handia duen San Fermin jaiaren ospakizunak mirespena jasotzen jarraitzen du munduan zehar, besteak beste Diasporan dauden euskal etxeei esker. Chascomuseko Zingirako Euskaldunakek, adibidez, santua euskal dantza erakustaldi batekin omendu zuen. Ekitaldian Aurreskua, San Migel eta Ezpatadantza bezalako dantzak ikusi ahal izan ziren eta jaia girotzeko zapi gorri tradizionalak salgai jarri zituzten Txikien Amen Taldekoek.

Chascomus, Argentina. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek Sanfermin jaien isla ekarri zuten Argentinako herri honetara joan den  uztailaren 6ean, Independentziaren Plazan eskaini zuten dantza erakustaldiarekin. Herriko jende asko bildu zen ekitaldira eta Maria Laura Eguren elkarteko lehendakariaren ongi etorriarekin hasiera eman zitzaion jaiari.

San Fermin Chascomusen5
[Dantzari helduak Independentziaren Plazan erakustaldia egiten ikurrina eta Argentinako banderaren aurrean]

Jarraian, Maitena Etcheparek eta Emiliano Armendarizek zuzendutako Dantzarien Talde ezberdinek euskal dantza tradizionalen erakustaldia egin zuten. Ekitaldian honakoak dantzatu zituzten: Aurreskua, San Migel, Ezpatadantza, Lore Arkuak eta Arku Mixtoak, Ipurdi Dantza, Makil Dantza eta Fandangoa.

San Fermin Chascomusen7
[Euskal Herriko dantza ezberdinak ikusi ahal izan ziren San Fermin jaiaren ospakizunean. Goiko irudian, dantzariak arkuekin erakustaldia egiten]

San Fermin Chascomusen6
[Euskal Etxeko txikienek ikusleen aurrean dantzatu zuten ere (argazki multzoa Zingirako Euskaldunak)]

Bestalde, Txikien Amen Taldeak jaian lagundu zuen stand bat ipiniz. Bertan, emakumeek zapi gorri tradizionalak saldu eta partaideek txokolatea eta plater gozoak dastatu ahal izan zituzten. Jardunaldiaren amaieran sutzarra egin eta gitarrak jo zituzten Euskal Etxean. Zingirako Euskaldunak-eko kideek Chascomuseko Udalari eskerrak eman nahi dizkiote festan laguntzeagatik.


Lotura interesgarriak

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia